Edukira joan

Madalena basilika (Errenteria)

Koordenatuak: 43°18′41″N 1°54′03″W / 43.311414°N 1.900712°W / 43.311414; -1.900712
Wikipedia, Entziklopedia askea
Madalena basilika (Errenteria)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′41″N 1°54′03″W / 43.311414°N 1.900712°W / 43.311414; -1.900712
Map

Maria Madalena basilika, sarri Madalena baseliza ere deitua, izen bereko kalean kokatzen den Errenteriako eliza bat da.

Eraikuntza data ez da ezagutzen, baina 1487 urte inguruan berreraikitzeko lanak helburua zuten 60.000 marabedi jaso zituen Juan de Gabiria izeneko batek eta Domingo de Lizarzak errege-erreginari eskaera luzatu horren inguru[1].1523tik aurrera hainbat dokumentuetan azaltzen da. Santiago Bideko erromesei aterpe emateko sortua, Erdi Aroan Errenteria, Gipuzkoa eta Nafarroako jendearentzat ospitalea ere izan zen, batez ere, San Lazaro gaitzaz jotakoentzat, alegia, legenarra zutenentzat. Gaixotasunaren kutsatze arriskua zela eta ulergarria da baseliza herriaren harresitik at egotea. Garaiko ohituraz, gaixoak ate batetik sartu eta sendatzerakoan beste batetik irtetzen ziren. Aurrerago, legenarragatik ezik, ahoko gaixotasunagatik (afta) amek umeak eramaten zituzten santaren ospitalera eta beti ere, herritarrak hainbat eskariekin zihoazten.[2]

Errenteria itsas bazterra zen. Itsasoa Madalena kaleraino eta Baselizaraino heltzen zen, harresitik kanpo.

XVII. mendetik XIXra, ordurako legenarradunik ez zegoela, gorabehera handiak jasan zituen baselizak. 1638an frantzes armadak su eman zion eta beherakada handia sufritu zuen. Urte batzu geroago Udalak zaharberritze lan handiak egin zituen eraikina zimentatuz, koruko hormak berreraikiz, arku berriak jarriz, etab. Apezpikuaren aginduz baseliza eraitsia izan zen, nahiz eta 1732an berreraiki zen.

1886an Ponte Ordoqui arkitektoak baselizaren egoera txarra adierazi zion Udalari eta zaharberritze prozesuari ekin zion eraikinaren estalkiaren egitura agerian utziz, ura irazteko arazoak konponduz, korua berreginez, eta beste, gaur egun duen itxura hartuz[3].

Berrikuntza lanak gure egunetaraino iritsi dira.

Absidea ekialdera begira du. Etxeaurrea apaingarrietan urria eta hareharriz eraikia da. Korua eusten duen egurrezko egiturak “U” forma du.

Barruan Santa Maria Magdalenaren bi irudi daude, berriena herriko festetan prozesioan ateratzen dena. San Joseren irudi bat ere bada bertan, barroko estilokoa[4].

Madalena egunean, uztailak 22, meza ostean, parrokiako batzarrak, Udalbatza, Udal Txistulari taldea, Errenteria Musikal Kultur elkarteko Musika Banda eta Ereintza Dantza taldeak lagunduta Magdalenaren irudia prozesioan baselizatik Jasokundearen elizara eramaten dute eta bertan Santiago egunerarte, herriko festen amaierarte, geratzen da[5].

Maria Magdalenaren lagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2014ean ofizialki sortua. Errenteriako auzokide batzuk sortutako elkarte honek Magdalenaren baselizaren mantenu eta hobekuntza lanak bultzatu nahi dituzte eta erabilpen kultural desberdinak sustatu[6][7].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Insausti Urigoitia, Jose Luis. (2016). Historia de la Basílica de Santa María Magdalena Basilikaren historia. MªMagdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak eta Errenteriako Udalak argitaratua, 45 or..
  2. Oarsoaldea turismoa Madalena ermita
  3. Kulturweb
  4. Historia de Guipúzcoa (Gaztelaniaz)
  5. Errnteriako udala "Santa María Magdalena: Una advocación de gran tradición en Errenteria" Lourdes Odriozola (Gaztelaniaz)
  6. Errenteriako udala "Maria Magdalenaren lagunak: kultur elkartea" Lourdes Uranga
  7. Noticias de Gipuzkoa Restauración de lienzo (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]