Edukira joan

Koru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albiko katedralaren korua, erdiko nabean kokatua dagoena.

Korua, arkitekturan, elizako zati bat da, eliza horretara atxikitako klero xeheari eta eliza horretako abesbatzari eserleku emateko dena.

Korua elizgizonentzat gordetako elizaren zatia da, batzuetan "liturgia-korua" edo "kantarien"[1] korua deitua "arkitektura-korutik" bereizteko, zeinak liturgia-koruaren (koru arkitektonikoaren alboetan jartzen dena) inguruan dagoen nabe osoa hartzen duen. "Santutegiaren"[2] parte osagarria izan daiteke, aldare nagusiaren inguruan zeremonia liturgikoa egiten den tokian, hau da, elizako lekurik garrantzitsuenaren parte bat.[3] link=https://fr.wikipedia.org/wiki/Fichier:Choir.png|eskuinera|thumb|Korua marakttua dago elizaren oinplano honetan.

Kokapena eta tipologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koruaren kokapena, denboran zehar, aldatzen joan zen, hasieran (basilika paleokristauetan), presbiterioan kokatu zen, baina aurrerago, erdialdeko nabean edo elizaren oinean eta altuan kokatu zen.[4]

Jatorrian, aldarea absidean zegoen, edo, Afrikako elizetan, erdiko habeartean. Bizantziar Inperioaren garaian, batez ere ondoko esparru batean edo absidearen maila berean zegoen plataforma batean instalatzen zen. Aldarearen esparru horri koru esaten zaio, baina izen horrek nahasketak eragin ditzake Erdi Aroko erabilerarekin, askotan burualdearen baliokidea baita.[5]

Tradizio arkitektoniko batzuek bide batetik edo besterik jo dute, presbiterioko koruak ohikoak direlarik Italiako eliza handietan. Espainiako katedraletan berriz (baina ez Espainiakoetan bakarrik), habearteko edo erdialdeko nabekoak. Compostelako Donejakue katedralean, lehen aldiz jarri zen korua erdialdeko nabean, gurutzaduratik gertu, honek, ondorengo espainiar katedraletan eragin handia eta Espainian garrantzi handia izan zuelarik, presbiterioan tokia egiten zuenez, aldare nagusiaren atzean erretaula nagusi erraldoiak egin ahal izatea ahalbidetu zuen.[4]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko elizetan solairuarte batean kokatuarik dagoen "egon-lekuari" esaten zaio korua halaber. Organoa elizetan sartu zenean, hor jarri zuten sarritan.

Koru bereziak dira Lapurdiko hainbat elizatan, eta Andoaingo San Estebe elizan ere, aurkidatekeena: solairuarte moduko bat zen, askontan emakumeak eta gizonak banadurik mezetan egon zitezen. Atzeko paretan zegoen,eta alboko paretatatik luzatzen zen Absideranzko norabidean. Holakoka daude, Lapurdi hego mendebaldean: Makea, Itsaso, Azkaine, eta Donibane Lohitzune, adibdiez.[6]

Genovako katedraleko korua, presbiterioan, aldare nagusia inguratzen.
Tuterako katedraleko korua.
Tuterakoaren kokapena planoan: habeartean dago, aldare nagusiko atzeko presbitorioa erretaula nagusi batek betetzen du.
Urantziako elizakoa, solairu batean.

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chorus psallentium izendatua IX. mendeko Saint-Gall abadiaren palnoan.
  2. "Santutegia" absidealdeko gune osoa. Aldarea hor dago eta hor egiten da liturgia. Elizako gune nagusia da.
  3. Dom Melchior de Vogüé et dom Jean Neufville, Glossaire des termes techniques à l'usage des lecteurs de « La nuit des temps », La Pierre-Qui-Vire, Éditions Zodiaque, coll. « Introductions à la nuit des temps » (no 1), 1983.
  4. 1 2 Cob, Ana. (2016-02-16). «Blog de Ana Cob: Retablos góticos españoles. Burgos, Toledo, Sevilla, Manresa y Sigena,» Blog de Ana Cob (kontsulta data: 2025-09-07).
  5. Éric Rebillard et Claire Sotinel (2007) Économie et religion dans l'Antiquité tardive, Brepols. 143. or.
  6. «Lapurdi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coro Glosario ilustrado de arte arquitectónico