Madchester

Wikipedia, Entziklopedia askea

Madchester rock alternatiboaren azpigenero edo estilo bat da. 1980ko hamarkadaren amaiera eta 1990eko hamarkadaren hasiera artean Ingalaterrako Manchester hirian jazo zen. Berez, rock alternatiboa, rock psikodelikoa eta dance musikaren arteko nahasketatik sortu zen. Izendapena bera ere Manchester hiriaren izena eta ingelesezko mad ("ero") hitz elkarketa bat da.

Estilo honetako talde nagusiak hauek izan ziren: New Order, Happy Mondays, The Stone Roses, Inspiral Carpets, Northside, 808 State, James, The Charlatans, The Fall eta A Guy Called Gerald. Garai honetan The Haçienda gau kluba hiriko musika katalizatzailea eta estilo hau ezagutzera eman zuen aretoa izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]