Edukira joan

Maddi Astigarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maddi Astigarraga

Bizitza
JaiotzaDeba, 1997ko uztailaren 24a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta medikua

Instagram: xomorro_ LinkedIn: maddi-astigarraga-bergara-3019131b5 Pinterest: maddiastigarraga/ Edit the value on Wikidata

Maddi Astigarraga Bergara (Deba, Gipuzkoa, 1997ko uztailaren 24a) ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa da.[1]

Biomedikuntzako gradua ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ilustrazio Zientifikoko graduondokoa eta Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterra eginak ditu Maddik Euskal Herriko Unibertsitatean, baina 2022an ausartu zen lehenengoz bere burua ilustratzaile zientifikotzat hartzen. Urte horretan Jot Down lehiaketa irabazi zuen hiru emakume zientzilariren lorpenak irudikatuz.

Cecilia Payne: izarrak hidrogenoz eta helioz osatuta daudela deskubritu zuena, Inge Lehmann, Lurraren barneko nukleoa bi zatitan banatuta zegoela aurkitu zuen sismologoa eta Rosalind Franklin: DNAren irudi bat lortu zuen, haren egitura ezagutzeko lehia handia zegoen garaian.[1]

Eskolaz kanpoko irakasle gisa lan egin izan du. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzailea da. Haren interesgune nagusiak irudiaren funtzio komunikatiboa eta marrazketak irakurtzen duguna ulertu eta ikasteko prozesuan izan ditzakeen erabilerak dira. Ikertzaile-lanaldia ilustratzaile zientifiko gisa egiten duen lanarekin uztartzen du.

2022ko Jot Down lehiaketa irabazi zuen, ilustrazio zientifikoaren adarrean, "Ikusezinak" ilustrazioarekin, zeinak emakume zientzialarien ikusgaitasunik eza irudikatzen baitzuen.

Bere esanetan:

«Ikusezina ikusgarri bihurtu nahi dut, konplexua ulergarri, eta nire ilustrazioak ikusten dituztenen mundu zientifikoarekiko jakin-mina piztu.»[2]

  • Zelulak berprogramatzen. Zientzia Kaiera [3]
  • 2022ko Jot Down lehiaketa irabazi zuen, ilustrazio zientifikoaren adarrean, Ikusezinak ilustrazioarekin: emakume zientzialarien ikusgaitasunik eza irudikatuz.[4][5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Barandiaran, Ane Insausti. ««Ilustrazio zientifikoek ikusgaitasun handiagoa behar dute»» Berria (kontsulta data: 2022-06-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Sobre mí» Maddi Astigarraga (kontsulta data: 2025-06-05).
  3. «Zelulak berprogramatzen» Zientzia Kaiera 2022-03-23 (kontsulta data: 2022-06-18).
  4. «Maddi Astigarraga Bergara gana el certamen ‘Jot Down 2022’» UPV/EHU (kontsulta data: 2022-06-18).
  5. «Maddi Astigarraga debarrak irabazi du ilustrazio zientifiko onenari emandako saria» El Diario Vasco 2022-06-07 (kontsulta data: 2022-06-18).
  6. Press, Europa. (2022-06-07). «Maddi Astigarraga Bergara EHUko ikasleak irabazi du Jot Down ilustrazio zientifikoko lehiaketa» www.europapress.es (kontsulta data: 2022-06-18).
  7. «Maddi Astigarraga Bergarak irabazi dau Jot Down 2022» bizkaie.biz (kontsulta data: 2022-06-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]