Magdalena de Ulloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magdalena de Ulloa
Bizitza
JaiotzaToro, 1525
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid1598ko ekainaren 11 (72/73 urte)
Familia
AitaRodrigo de Ulloa, Señor de la Mota, Contador mayor de Castilla
Ezkontidea(k)Luis de Quijada (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhaurtzaina

Magdalena de Ulloa (Toro, Zamora, 1525Valladolid, 1598ko ekainaren 11) zamorar noblea izan zen, Valladoliden San Felipe de la Penitentziaren komentua sortu zuena.[1] KarlosV.a Germaniakoa eta I.a Espainiakoak ezkontzaz kanpo Barbara Blomberg Germaniako damarekin izan zuen Joan Austriakoaren hezkuntzaz arduratu zen, eta arteak, letrak eta erlijioa irakatsi zizkion.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdalenaren gurasoak Juan de Ulloa, Mota de San Cebriángo eta Vegas del Condadoko jauna eta María de Toledo, Condes de Luna etxekoa, izan ziren.[4]

1549an Luis de Quijarekin ezkondu zen; hurrengo urtean Karlos I.aren lizentzia jaso zuten Villagarcía de Camposen, bere jaurerriko buruan, bizitzeko.

Joan Austriakoa semetzat hartu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteak enperadorearen semea hazi zuten bere semea izan balitz bezala. Jeromin izenez deitzen zioten.[5] 1573an, Valladoliden, prostituta damutuentzako babesleku bat sortu zuen, Santa Maria Magdalenaren Pia Etxea, eta erlijioso domingotarrek gidatu zuten; urte batzuetan, San Jeronimoko Madalena izan zen buru. Oviedon, 1578an jesuiten eskola bat sustatu eta sortu zuen. XIX. mendera arte iraun zuena. Julio Somozak Registro asturiano (1927) lanean idatzi zuen P. Juan de Villafañe SJk Ulloa andrearen biografia argitaratu zuela 1773an: Relación histórica de la vida y virtudes de la Excma. Sra. Dª Magdalena de Ulloa, Toledo, Ossorio y Quiñones.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]