Toro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Toro (argipena)»


Toro
Espainiako udalerria
ColegiatadeToro.jpg
Escudo de Toro.svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Alkatea Jesús Andrés Sedano Pérez Itzuli
Posta kodea 49800
INEk ezarritako kodea 49219
Geografia
Koordenatuak 41° 31′ 34″ N, 5° 23′ 41″ W / 41.526111111111°N,5.3947222222222°W / 41.526111111111; -5.3947222222222Koordenatuak: 41° 31′ 34″ N, 5° 23′ 41″ W / 41.526111111111°N,5.3947222222222°W / 41.526111111111; -5.3947222222222
Toro hemen kokatua: Espainia
Toro
Toro
Toro (Espainia)
Azalera 326 km²
Altuera 740 m
Mugakideak Valdefinjas, Peleagonzalo, Fresno de la Ribera, Coreses, Villalube, Matilla la Seca, Pozoantiguo, Villardondiego, Villavendimio, Morales de Toro, San Román de Hornija, Villafranca de Duero, Castronuño, Villabuena del Puente, El Pego, Venialbo, Sanzoles, Madridanos eta Villalazán
Demografia
Biztanleria 8.713 bizt. (2019)
Dentsitatea 26,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Condom eta Dormagen
Matrikula ZA
www.toroayto.es

Toro Zamorako probintziako ekialdeko udalerri bat da, Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Alfoz de Toro eskualdekoa.[1] 2008ko erroldan 9.850 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toro udalerria Iberiar penintsulako iparmendebaldean kokatuta dago, iparraldeko submesetan. Duero ibaiak udalerria ekialdetik mendebaldera zehartzen du. Hiria Duero ibarraren gainean 100 metroko muino batean dago. Badaude beste ibai batzuk ere, hala nola, Guareña, Hornija, Bajoz eta Talanda erreka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aztarna arkeologikoen arabera, Toro Burdin Aroko II.aren aldian kokatuta dago. Hondakin hauek eta hirian dagoen harrizko ordotsak antzinako kastro batean pentsarazten digute, zenbait egilek Arbukalako hiri vacceoarekin identifikatzen dute. Hiria kokatuta zegoen Astorga-Merida-Zaragoza galtzadan [2]. Kokaleku hau desagertzean, zonalde honek Dueroko basamortuaz parte bat izan zen, Leon erresumak birpopulatu arte. Jendeztatze hori 899an gertatu zen, Alfontso III.aren kronistak, Sampiro apezpikuak, esan zuenez. Kristauek konkistatutako lurraldeak berriro ez galtzeko, birpopulazioa azkar gauzatu zen eta horretarako beste hirietatik ezinbestekoak ez ziren pertsonak ekarri zituzten.

Erdi Aroan, Leongo Erresumaren hiri aberatsenetariko bat izan zen, ardoaren ekoizpenari esker. Alfontso IX.ak esan omen zuen esaldi hau:

« Tengo un Toro que me da vino y un León que se lo bebe. »


Toroko biztanleak 1476an, Elisabet I.a Gaztelakoaren aldekoak portugaldarren kontra matxinatu ziren hiria kontrolatzen zutelako. Juan de Ulloa gobernadoreak, Beltranejaren aldekoak, konjuraturikoak urkatu zituen. Antonia Garciaren kasuan, (Juan de Monroyren emaztea), agindu zuen bere etxeko burdin sarean garrote eman ziezaiotela. Erregina Katolikoak Toron sartu ondoren, kalte-ordain moduan, agindu zuen burdin sare hura urreztatzea. Lau mendetan zehar, Torok, beste hamalau hirik bezala, Gorteetan boto eskubidea izan zuen, hau da, hamabigarren tokia, Zamoraren ostean eta Madrilen aurrean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tororen ekonomiaren oinarria lehenengo sektorean datza. Ardoaren ekoizpena kalitate onekoa da beraz, orain dela zenbait urtez, Toro jatorrizko deitura lortu du. Bigarren sektorean elikadurazko industria gailentzen da, hala nola, ardogintza, azukregintza, esnegintza, okintza eta gozogintza.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vaccear jatorrizko ordotsa edo zezena
  • Hiriko harresien aztarnak.
  • XV. mendeko zubia
  • Santa Maria Nagusiaren kolegiata, XII. mendekoa. Estilo erromaniko eta gotikoan eraikita. Ikusgarria da bere Majestate ataria. Sakristian ikusgai daude: Euli margoa, zilarrezko kustodia, orain dela gutxi arte Londresen gordeta eta bolizko kalbarioa.
  • Mudejar estiloko elizak: San Salvador de los Caballeros, San Lorenzo el Real, San Pedro del Olmoren hondakinak eta Santa María de la Vega.
  • Erloju arkua, XVIII. mendekoa. Kondairaren arabera, argamasarako uraren ordez ardoa erabili zen oso ugaria eta merkeagoa zelako Duero ibaitik ekartzea baino.
  • Santa Sofia monastegia. Eraikin gotiko-errenazentista non lekaime norbertiarrek ostatuz duten.
  • Sancti Spiritus monastegia. Beatriz Portugalgo margoa du.
  • Zezen plaza, zurezkoa eta 1828an eraiki zena.
  • San Julián de los Caballeros eliza.
  • Santo Tomas Kanturiarraren eliza.
  • Hiriko alkazarra.
  • Gurutz ospitalea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.