Magdeburgeko urezko zubia
Magdeburgeko urezko zubia | |
---|---|
Magdeburg crossing of waterways | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Alemaniako hiri-udalerri | ![]() |
Koordenatuak | 52°13′50″N 11°42′08″E / 52.230533°N 11.702336°E52°13′50″N 11°42′08″E / 52.230533°N 11.702336°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2003 |
Inaugurazioa | 2003 |
Dimentsioak | 918 (![]() ![]() |
Gurutzatzen du | Elba |
Eramaten du | Mittelland Canal (en) ![]() |
Magdeburgeko urezko zubia (alemanez: Kanalbrücke Magdeburg) Europako urezko zubirik luzeena da. Magdeburg hirian dago eta Elba ibaia zeharkatzen du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mittelland kanalak eta Elba ibaiak Magdeburg inguruan bat egiten zuten baina itsasontziek 12 kilometrotako buelta eman beharra zeukaten eta ondoren Rothensee itsasontzi igogailua erabili ubidearen eta ibaiaren arteko altuera diferentzia gainditzeko.
Zubia egiteko lanak 1997an hasi ziren eta 500 milioi eurotako kostua izan zuten. 2003an ireki zen zubia.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubiaren luzera 918 metrotakoa da, hauetatik 228 Elba ibaiaren gainetik eta gainerakoa lurgainean. Zabalera 34 metrotakoa da eta uraren sakonera 4'25 metrotakoa.