Saxonia-Anhalt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saxonia-Anhalt
Sachsen-Anhalt

Saxonia-Anhalteko bandera
Bandera
Saxonia-Anhalteko armarria
Armarria
Herrialdea AlemaniaAlemania
Hiriburua Magdeburg
Koordenatuak 51°58′N 11°28′E / 51.967°N 11.467°E / 51.967; 11.467Koordenatuak: 51°58′N 11°28′E / 51.967°N 11.467°E / 51.967; 11.467
Eremua 20.445 km²
Biztanleria 2.444.000 (2006)
Dentsitatea 120 bizt / km²
Deutschland Lage von Sachsen-Anhalt.svg
Land burua Wolfgang Böhmer (CDU)
Bozak Bundesraten 4 (69tik)
ISO 3166-2 DE-ST
www.sachsen-anhalt.de

Saxonia-Anhalt (alemanez Sachsen-Anhalt) Alemaniako hamasei estatu federaletakoa da, batasunaren aurretik Ekialdeko Alemanian zegoena. Egun 2.45 milioi biztanleko populazioa badu ere, 1990ean 2.8 milioi ziren. Hiriburua Magdeburg du baina hiri handiena Halle da oso gutxigatik bada ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako lautadak hartzen du Saxonia-Anhalt estatua. Hego-mendebaldean Harz mendiak ditu eta hego-ekialdean mahasti ederrak eta Halle hiriaren aglomerazioa. Iparraldea (Altmark) ez dago oso populatua, hala ere bertan daude hainbat Hansa hiri.

Elba ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du estatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askaniarren jabegoak zatikatu ondoan sortu zen Anhalt (1170 eta 1212). XVI. mendean lautan banatu zen. "Anhalt-Dessau" izeneko printzerria Ipar Alemaniako Konfederazioan sartu zen 1866. urtean, eta Alemaniako Inperioko lurralde bihurtu. 1918an estatu aske bihurtu zen, eta 1990era arte, Alemania Demokratikoaren barnean egon da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru hiri aske eta 11 barrutik osatzen dute Saxonia-Anhalt estatua.

Saxonia-Anhalt estatua

Barrutiak:

  1. Altmarkkreis Salzwedel (SAW)
  2. Anhalt-Bitterfeld (ABI)
  3. Burgenlandkreis (BLK)
  4. Börde (BK)
  5. Harz (HZ)
  6. Jerichower Land (JL)
  7. Mansfeld-Südharz (MSH)
  8. Saalekreis (SK)
  9. Salzlandkreis (SLK)
  10. Stendal (SDL)
  11. Wittenberg (WB)

Hiri askeak:

  1. Dessau-Roßlau (DE)
  2. Halle (HAL)
  3. Magdeburg (MD)







Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Halle (231.874)
  2. Magdeburg (230.140)
  3. Dessau-Roßlau (78.060)
  4. Wittenberg (46,837)
  5. Halberstadt (42,605)
  6. Stendal (42,435)

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko martxoaren 20an hauteskundeak izan ziren Saxonia-Anhalt estatuan eta honako emaitza hauek izan zituzten:

Alderdia Bozkak Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 322.897  % 32'5 41
Ezkerra (Die Linke) 234.917  % 23'7 29
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 213.586  % 21'5 26
90 Aliantza/Berdeak 70.906  % 7'1 9

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Alemanian ekonomiaren motorretako bat izan bazen ere, gaur egun aberastasun mailarik txikiena duen estatua da, bai eta langabezia tasa handienak dituena ere.

Industria kimikoa da Saxonia-Anhalt estatuaren oinarria. Bioteknologia eta Ingeniaritza genetikoari loturiko enpresak ere badaude. Bitterfelden ekoizten ditu Bayerrek Europara exportatzeko egiten diren aspirinak. Hegoaldean ardoa ekoizten den eremu txiki bat dago.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxonia-Anhalteko populazioaren %80ak ez du inolako erlijiorik jarraitzen. % 15an ebanjelikotzat du bere burua eta % 3ak katolikotzat.

Gizateriaren Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hainbat hiri ditu:

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saxonia-Anhalt Aldatu lotura Wikidatan