Magenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magenta (RGB)
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #FF00FF
RGB (r, g, b) (255, 0, 255)
CMYKN (c, m, y, k) (29, 64, 0, 0)
HSV (h, s, v) (300°, 100%, 100%)
Magenta (CMYK)
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #DB0073
RGB (r, g, b) (219, 0, 115)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 100, 0, 0)
HSV (h, s, v) (328°, 100%, 86%)

Magenta argi gorriaren eta urdinaren arteko nahasketa kolorea da. Horregatik ez da espektro kolore bat, ezin baita uhin-luzera bakarreko argi batekin sortu. Hala ere, kolore gurpileko kolore hutsa da, morearen eta arrosaren artekoa. Fuksiaren antz handia du.

Magenta izena jarri zioten 1859an anilinan oinarritutako tindagaia aurkitu zutenean. Hasiera batean, François-Emmanuel Vergui kimikariak fuchsina izena jarri zion, baina italiar-frantziar armadak Magentako guduan izandako garaipena ospatzeko izena aldatu zioten, Italiako herri horren izena jarriz[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi magenta mota daude, kolore sistemaren arabera:

  • CMYKkolore sisteman, kolore kengarri primarioa bat da (ziana, horia eta beltzarekin batera) eta inprimagailuetan erabilitako lau kolore hutsetako bat. Tindagai magentek zian eta hori koloreak xurgatzen ditu.
  • RGB kolore sisteman, kolore gehigarri sekundario bat da, hau da, ezin da uhin-luzera bakarreko argi batekin sortu. Magenta berdearen kolore osagarria da. Iragazki magenta batek argi gorria eta urdina bakarrik uzten ditu pasatzen eta berdea xurgatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gorriak  
Gorriluna Falun gorria Borgoina Gorrimina Kardinala Terrakota
           
Herdoila Korala Gorria Eskarlata Gorribizia Gorrindola
           
Magenta tinta Fuksia Arrosa bizia Magenta Arrosa iluna Arrosa
           
  1. Ball, Philip, 1962-. (2002 [2001]). Bright earth : art and the invention of color. (1st American ed. argitaraldia) Farrar, Straus and Giroux ISBN 0-374-11679-2. PMC 47208550. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).