More

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kolore multzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea».
Morea
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #8B00FF
RGB (r, g, b) (139, 0, 255)
CMYKN (c, m, y, k) (116, 255, 0, 0)
HSV (h, s, v) (273°, 100%, 100%)

Morea edo ubela kolore gorrixka duten urdin guztietarako baliogarria den kolore multzoa da. Batez ere espektro elektromagnetikoaren barnean uhin-luzera 420-380 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio.

Kolore morea ezin da ordenagailuko pantaila batean erakutsi (ez behintzat espektro elektromagnetikoaren berdina dena), beraz ikusteko Compact Disc batean argi fluoreszente batek egiten duen erreflexua ikus dezakezu.

RAL kolore sisteman moreak 4001 eta 4099 artekoak dira, arrosekin batera.

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore morea lortzea oso zaila eta garestia zenez aberatsek bakarrik erabiltzen zuten. Horregatik herrialde batetako kargu politiko edo erlijiosoen jantzietan maila goreneko kideak identifikatzeko erabiltzen zen, hala nola, apezpikuak eta kardinalak.

Azkenaldian feminismoaren kolorea bihurtu da.

Antzeko koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izpilikua - (Hex: #E6E6FA) (RGB: 230, 230, 250)
  • Lila - Hex: #C8A2C8) (RGB: 200, 162, 200)
  • More argia (Hex: #8357E8) (RGB: 131, 87, 232)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria