Mahinda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahinda
Arhat Mahinda Thera (Son of Emperor Ashoka).jpg
Bizitza
Jaiotza Ujjain, K.a. 285
Herrialdea Maurya Inperioa
Heriotza Anuradhapura, K.a. 205 (79/80 urte)
Familia
Aita Asoka
Ama Devi
Anai-arrebak
Leinua Maurya dynasty (en) Itzuli
Irakaslea(k) Moggaliputta-Tissa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak bhikkhu (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Theravada
Mahindaren ohea Mihintalen.

Mahinda (palieraz eta sanskritoz: महिन्द्रMahindra; c.K.a. 285-k.a. 205)[1] Magadhan jaio zen, egungo Indiako Biharrean, budismoaren monjea izan zen. Ezaguna da zeren bera izan zen budismoa Sri Lankan zabaldu zuena. Haren aita Maurya Inperioaren Asoka enperadorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahinda Vidisha bizi zen haurtzaroan, amarekin batera. Hogei urte zituelarik Moggaliputta-Tissaren eraginez, bonze bihurtu zen; Moggaliputta-Tissa Mahindaren aitaren aholkulari espirituala zen. Tripitaka ondo ikasi zuen. Moggaliputta-Tissak Sri Lanakara bidali zuen budismoa herrialde horretara zabaltzeko. Mahindarekin batera beste ikasle batzuk joan ziren: Itthiya, Uttiya, Sambala, Bhaddasala eta Samanera Sumana. Gaur egun urtero Poson edo Mahinda jaialdia ospatzen da uhartera ailegatu zenean ospatzeko eta, nolabait, budismoaren hasiera Sri Lankan.

Testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi erlijio kronika handiek azaltzen dute Mahindaren bidaia eta Devanampiya Tissa erregearen budismora konbertitzearen prozesua. Bi kronika horiek Dipavamsa eta Mahavamsa dira. Badira ere kronika literarioek data horiek baieztatzen dituztenak, hau da, budismoa Sri Lankara K. a. III. mendean heldu zela, gutxi gorabehera Mahinda joan zen urtetan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Damien Keown: A Dictionary of Buddhism, Oxford University Press, ISBN:9780192800626, 169 or.
  2. John Clifford Holt, "Sri Lanka" artikulua, (795–799 or, Macmillan Encyclopedia of Buddhism liburuan, Robert E. Buswell, Jr-ek zuzenduta, Macmillan Reference USA, 2004, ISBN|0-02-865910-4.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]