Maialen Beloki
Maialen Beloki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1983 (40/41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Enplegatzailea(k) | Donostiako Zinemaldia (2016 - |
Maialen Beloki Berasategi (Donostia, 1983) Donostiako Zinemaldiaren zuzendariordea da 2016tik.[1][2] Elias Kerexeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu zuen, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZI Fakultatean, Mondragon Unibertsitatean.
Zinema-ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean 2002 eta 2005 urteen artean, Iruñean. 2010ean Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktore-titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Antxon Ezeizaren lan zinematografikoa eta ibilbide profesionala aztertuta.[3][4][2][5] Ezeizari egokitu zaion testuinguru historiko, politiko, industrial eta kulturalean kokatzen ditu haren ekarpena. Eta, osagarri gisa, autorearen teoriak bere zinema-produkzioan noraino eta nola gauzatzen diren aztertu zuen. Ildo horretan, 60ko hamarkadatik 90ekora bitarteko espainiar zinemako hiru mugarri garrantzitsu ikertu zituen: errealismo kritikoa edo dialektikoa, Espainiako Zinema Berria eta Euskal Zinema Nazionala. Horretan kokatuta, Ezeizaren bizi-esperientzia ere aztertu zuen, batez ere, politikarekin zuen harreman eta konpromiso estua; zinemagintzaren eta politikagintzaren artean ibili zen, eta, antza, Antonio izatetik Antxon izatera pasa zen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Euskadiko Filmategiak argitaratu zuen Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileetako bat izan zen Jesús Angulo, José Luis Rebordinos, eta Antonio Santamarina-rekin.[6][7] 2015eko Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuan ere parte hartu zuen.[8] Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea Donostiako zinemaldiaren barruan. Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiaren apustu estrategiko horretan funtsezko jarduera-ildo hauek landu nahi dituzte:[5]
- talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest),
- prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elias Kerexeta Zine Eskola eta Zinemaldia+)
- eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Euskarazko zinemak loraldiari eustea ikaragarri ona da zinemaldiarentzat'» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ a b Imaz, Andoni. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). «ENTRE ANTONIO Y ANTXON ECEIZA. CINE Y POLÍTICA» www.educacion.gob.es Teseo-tesis (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y Política - cyp - Audiovisual Communication and Advertising Department - UPV/EHU. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. «Dock Of The Bay 2021. Musika Dokumentalen Jaialdia» www.dockofthebay.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ Antxon Eceiza : cine, existencialismo y dialéctica. Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca 2009 ISBN 978-84-936559-6-9. PMC 609530615. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ «Maialen Beloki. Donostiako Zinemaldia: Industriak euskal zinemaren inguruan geroz eta interes handiagoa du - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ Euskal zinema : zinemagileen hiru belaunald = Cine vasco : tres generaciones de cineastas. 2015 ISBN 978-84-943032-0-3. PMC 967318006. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Imaz, Andoni. «Maialen Beloki eta Eneko Olasagasti: Zinemaren aldiak eta aldiriak» (Berria, 2021-09-12).