Maialen Braña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Braña

Bizitza
JaiotzaElizondo, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta abeslaria

Maialen Braña Agerrebere (Elizondo, Baztan, 1988) lanbidez irakaslea da eta musikazalea. 2015etik Donostiako Orfeoian abesten du, sopranoa da, bigarren sopranoa zehazki.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikoterapia ikasia da eta frogatuta dago ikasleen garapenean arras erreminta ona dela. Musikak emozioak adierazten laguntzen digu, eta pertsona batzuk errazago komunikatzen dira musikaren bidez.

Txikitatik izan du musika zaletasuna. 9 urterekin solfeoa ikasten hasi zen eta ahots-teknikako klaseak hartzen 15 urterekin hasi zen, Elizondoko Abesbatzako zuzendariarekin. 2005ean, 17 urterekin, Iruñeko Maria Eugenia Echarren Kantu Eskolan hasi zen, eta han egon zen hainbat urtez. Donostiako Orfeoian kantatzen du, eta entseguez aparte bokalizazio klaseak jasotzen ditu. Formakuntza etengabea da eta praktikatzea ona da beti, gauzak ikasteko eta norbere instrumentua hobe ezagutzeko balio baitu.

Akordeoia jotzen ere badaki. 9 urterekin hasi zen ikasten eta noizbehinka jotzen segitzen du oraindik, Elizondoko Musika Eskolakoekin ateratzeko deitzen badiotenetan, adibidez.

Pianoa eta organoa ere jotzen ditu, baina orain gutxitan. Eta beti gustatu izan zaio zeharkako txirula, atentzioa eman dio txikitatik eta jotzen ikastea gustatuko litzaioke, baina orain ez du denbora askorik.

Abeslari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku handietan kantatzeko aukera izan du: Londresko Royal Albert Hallen, Rotterdameko De Doelenen, Municheko Auditorioan… eta 2022an Erroman kantatu zuen, Vatikanoan, Orfeoiaren 125. urteurrenean. Hurbilago ere hainbat lekutan ibili da: Madrilgo Auditorio Nacionalean eta Madrilgo Errege Antzokian, Zaragozako Auditorioan, Frantziako Ròcamadorren eta Carcasonako jaialdian, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]