Elizondo
- Artikulu hau Baztango herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elizondo (argipena)».
Elizondo | |
---|---|
![]() | |
Elizondoko ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31700 |
Herritarra | elizondoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′49″N 1°31′02″W / 43.14681°N 1.51711°W43°08′49″N 1°31′02″W / 43.14681°N 1.51711°W |
Garaiera | 200 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.519 (2020: ![]() |
Elizondo Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailarako handiena eta erdigunea. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berro eta Beartzun. 2018eko urtarrilaren 1ean 3.399 biztanle zituen[1].
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
3.102 | 3.118 | 3.146 | 3.227 | 3.278 | 3.335 | 3.321 | 3.379 | 3.472 | 3.563 | 3.543 |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerbitzu-sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza), industria eta eraikuntza dira herriko ekonomi jarduera nagusiak.
Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
La Baztanesa autobus enpresak Elizondo-Iruñea eta Elizondo-Donostia lineak ditu.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizondon[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.
Festak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizondoko bestak Done Jakue Egunez, uztailaren 25ean ospatzen dira, Santioetan.
Bestalde, urtero Done Jakue aurreko edota ondorengo igandean herri honetako kaleetan zehar Baztandarren Biltzarra ospatu ohi da, Baztan udalerria eta harana osatzen duten 15 herrien arteko anaikidetza jaialdia.
Udaberriko feriak Aste Santu ondoko ostiralean izaten dira, eta udazkenekoak San Lukas (urriak 18) ondoko igande ondoko ostiralean.
Museo etnografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa" Elizondoko herrigunean kokatuta dago, 3 solairuko etxetzar batean ("Puriosena"). Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.
Kaleko eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jorge Oteizarena, Done Jakue elizaren aurrean.
- Xabier Santxotenarena, Done Jakue elizaren aurrean. Elizondoko abesbatzak Aita Donostiari eskainitako omenaldia da.
GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antxitonea trinketa
- Antxitoneako zubia: Bertatik Baztan ibaia eta Elizondoko argazki ohikoenetako bat atera liteke.
- Apezenea
- Arizkunenea jauregia, XVIII. mendeko eraikin barrokoa.
- Arotzarena jauregia, XVII. mendeko eraikin barrokoa, gaur egun kultur-etxea da.
- Baztan Balleko Etxea: XVII. mendean eraikia, Baztango udaletxea da.
- Baztan pilotalekua: 1968an inauguratua.
- Datue jauregia: XVII-XVIII. mendeen artean eraikia.
- Done Jakue eliza: 1916-1925 artean eraikia.
- Elizondoko Abesbatzaren plaza
- Foruen plaza
- Istekonea
- Jaime Urrutia karrikako arkuak
- Paularena
- Poskonea
- Puriosenea, XV. mende bukaerako edo XVI. mende hasierako etxea. Bertan "Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa" dago.
Elizondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pedro Medinueta Muzkiz (1736-1825), militar eta politikaria.
- Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907), apaiza eta euskal idazlea.
- Braulio Iriarte (1860-1932), enpresaburua, Corona edo Coronita mexikar garagardoaren sortzailea.
- Paskual Bernardino Biguria (1871-1932), euskal idazlea.
- Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965), apaiza eta gaztelaniazko nahiz euskarazko idazlea.
- Bittori Etxeberria (1908-1997), Emakume Abertzale Batzako presidentea, erresistentea.
- Mariano Izeta Elizalde (1915-2001), euskal idazlea eta euskaltzaina.
- Ana Mari Marín (1933-2020), margolaria eta erreferente sozial eta kulturala
- Manuel Martorell (1953-), historialari eta kazetaria, Ekialde Hurbilean aditua.
- Leopoldo Jaen Sobrino (1960-), UPNko politikaria.
- Kepa Arizmendi Bereau "Baztan", (1957-2009), margolaria.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baztan ibaia Elizondon
Xabier Santxotenaren eskultura, Elizondoko Abesbatzak Aita Donostiari eskainia.
Baztan Balleko Etxea edo Baztango udaletxea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales: Elizondo, ine.es
- ↑ «Lizasoain Adansa, Rafael - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Elizondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ «Baztangoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Elizondo | ||
---|---|---|
Antzanborda | Beartzun | Berro | Etxaide |
|