Maite Lafourcade
Maite Lafourcade | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1934 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2025eko martxoaren 16a (90/91 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta legelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maite Lafourcade (Baiona, 1934 – 2025eko martxoaren 14a) euskal zuzenbidean espezializatu unibertsitate irakasle izan zen. Pauen eta, gero, Baionan eman zituen klaseak unibertsitatean. Unibertsitateko tesia Luis XVI.aren erregealdiko Lapurdiko ezkontza kontratuari buruz egin zuen.[1] Erretiratu ondoren, Baionako diziplinarteko fakultateko Centre de recherche d'Etudes Basquesen segitu zuen lanean, berberak sortua.[1][2]
Euskal zuzenbidearen ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere tesian lan egiten hasi zelarik, Euskal Herriko zuzenbidearekiko interesa piztu zitzaion: harritu zen, berak fakultatean ikasitakoarekin antza gutxi zuelako. Bere ustez, emaztearen ikuspegitik ere interesgarria zen euskal zuzenbidea; ikuspegi juridikotik begiratuta ez baitzegoen ezberdintasunik bi sexuen artean. Etxeko zaharrenak zuen etxea eskuratzen, gizon ala emazte; ez-adostasun bat baldin azaltzen bazen bere senarrarekin, emaztearen hautua zen balio zuena.
« | Gizarte eredu bat zen. Etxeetan oinarritua zen boterea, Euskal Herri osoan. Euskal gizartea mendeetan zehar nola antolatu zuten erakustera ematen du zuzenbide horrek. Inguruan ikusten ez zen espiritu bat azaltzen du. Zuzenbidea ez zen indibidualista. | » |
—Maite Lafourcade[1] |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria irabazi zuen. Garaiko epaimahaiak «aitzindari» gisa definitu zuten Lafourcade, euskal zuzenbide pribatuaren ikerketan.[2][3]
- 2011an, Sabino Arana fundazioko saria jaso zuen.[2]
- 2016an Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria.
- Frantziako Palma Akademikoen ofiziala ere izan zen.[2]
- Frantziako merituaren eta dedikazioaren urrezko gurutzea eman zioten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Arbelbide, Nora. «Maite Lafourcade» Euskonews & Media 215 2003-06-20 (kontsulta data: 2021-07-02).
- ↑ a b c d e Casamajou Elkegarai, Leire. (2025-03-18). «Maite Lafourcade euskal zuzenbidearen ikerlaria hil da» iparraldekohitza.eus (kontsulta data: 2025-03-18).
- ↑ «Eusko Ikaskuntza saria "Maitia nun zira ?" dokumentalarentzat» EKE (kontsulta data: 2025-04-09).