Maizena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maizena kaxa bat

Maizena arto irin mehea da; nahiz eta definizio zuzena, arto fekula irina den.

Ogia, pastak, bizkotxoa, pizza baseak eta abar egiteko erabiltzen da; zopa lodigarritzat, txokolate beroa, krema, izozkiak eta abar egiteko ere bai.

1856an erregistratu zen marka komertzial bezala eta Corn Products Refining Co.k lortu zuen 1900. urtean. Gaur egun, mundu guztian zehar saltzen da.

Erabilera glutenik gabeko sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maizena oinarrizko osagaia da masa eta postreen elaborazioan, pertsona zeliako edo glutenarekiko sentsibilitatea dutenentzat.

Maizena markak, glutenik gabeko errezeta liburu bat kaleratu du, dohainik erosleentzat.

Erabilera sukaldaritzatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentuetan erabiltzen da, fluido ez newtoniano bat bezala jokatzen duelako.

Horrez gain, alkandoren lepoei gogortasuna emateko ere erabiltzen da.

Azaleko urratuentzako erremedio bikaina da.

Farmazeutikan ere erabiltzen da, pastillatan aurkitzen da normalean.