Makina birtual

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Makina birtual bat makina (konputagailu) baten software bidezko inplementazio bat da, makina fisiko bat bezala programak exekutatzeko gai dena. Birtualizazio kontzeptua IBMren VM/370 sistemarekin agertzen da, 1972an. Ideia nagusia hainbat sistema eragile hardware berean exekutatzea lortzea da. Horretarako, denbora banatuko sistema batek egiten dituen bi oinarrizko funtzioak banatzen dira: multiprogramazioa eta hardwarearen abstrakzioa.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Popek eta Goldbergen makina birtual bati buruzko definizioa ondokoa izan zen: “benetako makina baten bikoizketa efiziente eta isolatua”. Gaur egun, definizioak barne hartzen ditu baita benetako hardwarean oinarrituta ez dauden makina birtualak ere.

Sistemako makina birtual batek sistema plataforma osoa eskaintzen du sistema eragile oso baten exekuzioa ahalbidetzeko. Aldiz, prozesuko makina birtual bat programa bakar bat exekutatzeko diseinatua da, prozesu bakar baterako euskarria eskainiz. Makina birtual baten oinarrizko ezaugarri bat zera da: bere barruan exekutatzen ari den softwarea makina birtualak eskaintzen dituen baliabide eta abstrakzioetara mugatuta dagoela – alegia, ezin dela irten beraren mundu birtualetik.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemaren muina makina birtualaren monitorea da, eta hardwarean exekutatzen da, hurrengo software mailan hainbat makina birtual eskainiz. Makina birtual hauek hardware biluziaren kopia berdina dira. Hau dela eta, bakoitzak edozein sistema eragile exekuta dezake.