Maku eskualdea
Maku eskualdea | |
---|---|
Mendebaldeko Azerbaijan probintziako eskualdea | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°17′45″N 44°30′48″E / 39.2958°N 44.5132°E |
Demografia | |
Biztanleria | 94.751 biztanle |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia |
|
Maku eskualdea ( persieraz: شهرستان ماکو) Irango Mendebaldeko Azerbaijan probintziak dituen 17 eskualde edo xahrestān-etako bat. Herrialdeko ipar mendebaldeko muturrean kokatuta, Armenia, Azerbaijan eta Turkiako mugan dago. Hiriburua Maku da.[1]
Maku eskualdeak mugakide ditu Nakhitxevan Azerbaijan Errepublika Autonomoko Xarur eta Sadarak eskualdeak ekialdean, eta Turkia Errepublikako Igdir eta Agri probintziak iparraldean eta mendebaldean, hurrenez hurren.
Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2006ko erroldaren arabera, eskualdean ( Poldaxt eta Xowt eskualde berriak osatze aldera banandutako lurraldeak barne) 174.578 biztanle ziren 39.765 familiatan; eskualde berrietakoak kenduta, 84.516 biztanle ziren 19.238 familiatan. [2]
Biztanle gehienak azeriar-turkiarrak dira eta azerbaijaneraz hitz egiten dute, hizkuntza ofiziala persiera den arren. Kurdu gutxi omen dago eskualde honetan.[3]
Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maku xahrestān-a bi barrutitan (bakhx) banatzen da, bakoitzak bere hiriburua duela. [4] Ondoko taula honetan 2006ko datuak ditugu: [5]
Barrutiak | Populazioa | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|
Erdialdekoa | 64.174 | Maku | 41.865 |
Bazargan | 20.342 | Bazargan | 9.047 |
Hirietatik aparte, 14 herri daude, 800 eta 4.000 biztanle artekoak.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tokiko estepako klima du. Urtean zehar ez du euri handirik botatzen. Köppen-Geiger klima-sailkapenaren arabera, BS klima du Makuk. Bataz besteko tenperatura 10.6ºkoa da, eta batez besteko euri kopurua 295 mm.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Mākū (County, Iran) - Population Statistics, Charts, Map and Location» www.citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-07-09).
- ↑ «Census of the Islamic Republic of Iran, 1385 (2006)» (Excel) Islamic Republic of Iran.
- ↑ «Ulduz turismo-agentziaren webgunea» www.ulduztourism.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- ↑ «Iranian National Committee for Standardization of Geographical Names website» Persieraz.
- ↑ «World Gazetteer: Mākū - profile of geographical entity including name…» archive.is 2013-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- ↑ Climate data.org. .
- ارلس گیتاشناسی استانهای ایران [Atlas Gitashenasi Ostanhai Iran] ( Irango Probintzien Gitashenasi Atlasa )
- Encyclopædia Iranica: BĀZARGĀN