Makulu (terapeutikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ibiltzen laguntzeko makilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Makulu (argipena)».
Makulu (terapeutikoa)
mobility aid (en) Itzuli eta laguntza-teknologia

Makulua, txanka edo muleta(Heg.)[1] makila moduko tresna da, galtzarbe edo besaurrean kokatzen den euskarri bat duena, zango-bakarrek eta herrenek ibiltzeko erabiltzen dutena.[2] Oro har, bi makulu mota daude:

  • besapekoak, besapeetan bermatzen du gorputza, batez ere.
  • besaurrekoak, zeinetan gorputzaren pisua eskumuturren eta besaurreen artean banatzen baita.[3]

Normalean makuluak binaka erabiltzen dira, gizabanakoaren ibilera errazteko eta gorputzerako bi berme-puntu izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Gorgues Zamora, José. (2010eko iraila). «Bastones ingleses: descripción, tipología y accesorios» Offarm (Elsevier) 29 (5): 100-104. ISSN 0212-047X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.