Malgusegurtasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Malgusegurtasuna (ingelesez: flexicurity) Danimarkan sortutako lan arloko kontzeptua da. Malgutasun (flexibility) eta Segurtasun (security) hitzen akronimoa da. Europar Batasunak zehaztu duenez, malgusegurtasuna lan merkatuan malgutasuna eta segurtasuna era berean hobetzeko estrategia bateratua da.[1] Ongizate gizartea mantentzeko formula berritzailetzat hartzen da, eta funtsean, enpresei langileak kaleratzeko erraztasuna (malgutasuna) eskaintzearekin batera, kaleratutako soldatapekoei indemnizazio luze eta zabalak (segurtasuna)eskaintzean datza.

Ekonomiaren mekanismo batean oinarritzen da. Mekanismo honen arabera, kaleratzea errazten duten prozedurek enplegu-emaileak langile gehiago kontratatzea bultzatzen dituzte. Hala, enpresari txikiak zalantzak izango lituzkete garai oparoetan kontratatzeko, zeren, kaleratzeko prozedura garestiak izanik, zama handia bilaka litezke egoera ekonomikoan aldatzerakoan. Malgutasunari esker, kontratazioa erraztu eta egoeraren arabera egokituko litzateke. Ordainean, langileek, kaleratuak gertatuko balira, indemnizazio on bat eta beren eskubideak mantentzea lortuko lukete, berdin enpresaz aldatzen badira edo lanik gabe geratzen badira.

Lau osagaia politiko komunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estuetako gobernu, eragile sozial eta akademikoekin batera, Europar Batasunak malgusegurtasunaren 4 osagai politiko komun antzeman ditu:

  • Kontratu bidezko akordioen malgutasuna eta fidagarritasuna.
  • Bizialdi osorako ikaskuntza estrategia orokorrak
  • Eraginkorrak izango diren lan.merkatu politikak
  • Gizarte segurtasun sistema modernoak

Zortzi printzipio komunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Batzordeak, 8 printzipio komun proposatzen dizkie Estatuei malgusegurtasun estrategiak garatu ditzaten:[2]

  1. Europako Batasunaren hazkunde eta enplegu estrategia indartzea eta gizarte modelo europarrak sendotzea.
  2. Eskubide eta betebeharren arteko oreka bat ezartzea.
  3. Malgusegurtasun printzipioa Estatu kideei egokitzea, kontua harturik bakoitzaren egoera, behar eta erronka desberdinak.
  4. Sistematik baztertuak dauden langile eta kontratu finko zein lanaldi osoan diharduten langileen arteko arraila murriztea.
  5. Barne eta kanpo malgusegurtsun baten garapena: langileak enpresa baten barnean postuz igotzea laguntzea (barne malgusegurtasuna) baita beste enplegu batera pasatzera erraztea (kanpo malgusegurtasuna).
  6. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta guztiontzako aukera berdintasuna bermatzea.
  7. Politika orekatu multzo baten eraketa, eta horri esker, bitartekari sozialen, botere publikoen eta gainerako interesdunen arteko konfiantza giroa sortzea.
  8. Malgusegurtasun politiken kostuen eta irabazien bidezko banaketa bat bermatzea, eta era berean, finantzen ikuspuntutik, aurrekontu politika osasungarri eta bideragarriak ere bermatzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Europar Batzordea, Lan, gizarte gai eta inklusio sailak: http://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=102
  2. Aleman Brancho, C. "Política Sociales". Civitas. 2013. Iruñea. 358-359 orr.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malgusegurtasuna