Malinois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malinois
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaBelgika

Malinois txakurra edo artzain-txakur belgikar malinois delakoa Belgikako lau artzain-txakur barietateetako bat da. Bere izena Belgikako Malinas hiritik dator —nederlanderaz Mechelen, frantsesez Malines—, han duelakoan jatorria. Oraindik artzaintzan erabiltzen dira, baina eginkizun nagusiak polizia-txakurra, txakur militarra, defentsa- eta segurtasun-txakurra eta txakur zaindaria izatean datzate, besteak beste, segurtasun-indarrek zenbait herrialdetan ematen dioten erabileraren arabera.

Itxura orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malinoisak ile motz eta gogorra du gorputz osoan, eta ez du ez gorputz-adarretan ez isatsean flekorik; kolorea marroia da, ikatz itxurako beltz nahasiarekin, eta aurpegian maskara melanistikoa du, beltzuneak bertan kontzentratzen direla alegia. Egitura sendoak aire zabaleko bizitzara erraz egokitzeko aukera ematen dio, baita klima zailetako ingurumen-baldintzak jasateko ere.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondo hazi eta entrenatutako malinoisak aktiboak, lagunkoiak, babesleak eta langileak izan ohi dira.[1][2][3][1][2] Txakur-arraza guztien artean energia-maila altuenetakoa dute. Ohiko malinoisek hiru urte arte kume baten energia izango dute, baina ez da arraroa energia-maila hori bost urte bete arte izatea. Askok presa-sena dute eta batzuk oparoegiak eta alaiegiak izan daitezke, batez ere gazteak direnean.[1][2] Suntsitzaileak ere izan daitezke, edo jarrera neurotikoak garatu, estimulazio eta ariketa aski ematen ez bazaie. Horrek, askotan, arazoak sortzen dizkie arrazarekin ohituta ez dauden jabeei, behar duten ariketa edo lan bat egiteko prest ez badaude. Txakur tamainaz ertain eta sendoak dira, oinarrizko obedientziako entrenamendua behar dutenak, eta estimulatuz gero zeregin berriak ikasteko, txakurra zoriontsu egongo da. Entrenatzeko errazak direlako dira ezagunak, gizakia ulertzeko gaitasun handia dutelako.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Pastor belga malinois» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-09 data duen 146492549 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d Frequently Asked Questions. Belgian Shepherd Dog Club of Canada.
  2. a b c d Frequently Asked Questions. MalinoisClub.com.
  3. About Belgian Shepherd Dogs. Northern Belgian Shepherd Dog Club 1 de enero de 2004.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]