Malkaxko

Koordenatuak: 42°48′56″N 1°58′46″W / 42.81544°N 1.97958°W / 42.81544; -1.97958
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malkaxko
Datu orokorrak
Garaiera1.222 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′56″N 1°58′46″W / 42.81544°N 1.97958°W / 42.81544; -1.97958
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaZunbeltz/Argiñano/Iturgoien
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Malkaxko[1][2] Nafarroako mendi bat da, Andimendin dagoena. 1.237 metroko garaiera du.

Hainbat tontor ditu. Garaiena, mendiaren izen bereko tontorra da, 1.237 metroko garaiera duena, baina ez dator Trinidad de Iturgoieneko ermitarekin bat, hau hegoekialderago baitago. Ermitatik 400 metro inguru iparmendebaldera, beste tontor bat dago, 1.227 metrokoa, ermita bera baino altuago dagoena. Trinidadeko tontor multzoa, Mugagarekin, 1217 metrokoa eta iparrekialdean dagoen beste tontor batekin amaitzen da.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturgoienetik, bide bat sartzen da Balsabe labarrean, eta, galbiderik gabe, Trinidad de Iturgoeieneko ermitara bertara iristen da. Beste ibilbide interesgarri bat, Zunbeltzeko ostatuan abiatzen da. Pagaditik, Zabarrate mendatera iristen da, mendilerroa alde honetatik ixten duen harresia gainditzen duena. Bide honetatik, Andiako Mendiarteko adar bat heltzen zen, artaldeak Bardeetatik Andiara ekartzen zituena eta alderantziz. Pagaditik irtenda, Andia mendilerroko lautada handiak nagusitzen dira. Erreferentziarik hoberena, tontorrik garaienean, Malkaskon kokatzea da. Toki honetatik, Trinidadeko ermita ikusteko moduan dago eta bertarantz joan gaitezke oso modu erosoan, hegoekialderantz. Ibilaldia, Lizarragako mendatearen errepidean ere abia daiteke, tunelaren hegoaldeko ahotik 2,5 kilometrotara. Hemendik, Sosako lautadetara doan bide bat abiatzen da. Behin bertara heldu ondoren, zuzenean igo daiteke lur zabaletik Malkaskoraino, eta ibilaldia jarraitu Trinidaderaino.

Lezaunetik, Trinidadeko bidea deritzon bidea abiatzen da, Iñarotzeko labarraren gainean, hau eskumatara geratzen delarik. Labarra inguratzen da Lezauneko lautadetara iristeko, tontorraren oinean zabaltzen direnak. Hemendik, berehala iristen da tontorrera.

Igoera luzeago bat, Argiñanotik abiatzen da, botatako Argiñanoko bordetara doan bide batetik, Elimendi eta Zoiolagaina mendien azpitik igaroz. Aurrerago, oraindik geratzen da La Cofradiako txabola kupular bitxia. Ekialderantz jarraituz, Sanguein harkaitza uzten da ezkerretara, Sakanetako lautadetatik, Trinidadeko Gainetara iristen da.

Errezu/Riezun, adierazitako bidezidor bat dago, Ubagua ibaiaren harroila zeharkatzea ahalbidetzen duena, herri hau eta Lezaun artean. Toki eder honetan, San Blasen ermita dago, eta, handik gutxira, ibai hau sorrarazten duen iturburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Malkaxko (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa