Lezaun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lezaun
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Lezaungo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Deierri
Izen ofiziala Escudo de Lezáun.svg Lezáun <> Lezaun
Alkatea Carmen López Salanueva
(Oihantxiki[1])
Posta kodea 31177
INE kodea 31154
Herritarra lezaundar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 49″ N, 1° 59′ 39″ W / 42.780277777778°N,1.9941666666667°W / 42.780277777778; -1.9941666666667Koordenatuak: 42° 46′ 49″ N, 1° 59′ 39″ W / 42.780277777778°N,1.9941666666667°W / 42.780277777778; -1.9941666666667
Lezaun hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Lezaun
Lezaun
Lezaun (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 19,08 km2
Garaiera 800 metro
Distantzia 41 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 263 biztanle
% 60,15 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 39,85
Dentsitatea 13,78 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 3,33
Zahartze tasa[2] % 43,4
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 81,82 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 6,88 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 7,72 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.lezaun.es/

Lezaun[3] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 263 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora eta Lizarratik 16 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa erdialde-iparraldean kokatzen da, N-120 errepidea Etxarri-Aranatz-Lizarra norabidean, Lizarragako mendatearen lehen maldak igotzen hasi baino lehen.

Lezaunek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Gesalatzko ibarrarekin ekialdean, eta Deierrirekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima atlantiarra da oro har, nahiz eta udalerriaren hegoaldean ezaugarri azpimediterraneoak izan (prezipitazioak urriagoak dira). Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.800mm bitartekoak, zenbat eta iparralderago, euri gehiago, batez ere erliebea menditsuagoa delako. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 izaten dira kokagunea zein den.

Pagadiek 754 hektarea hartzen dituzte, artadiek 192, eta harizti eta bestelako zuhaitzek 135 hektarea.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezaunen, itsasoaren mailatik 817 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezaungo biztanleria

1850eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean, Lezaun, Deierriko kontzeju bat izan zen.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezaungo alkatea Oihantxiki herri ekimeneko Carmen López Salanueva da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,34) eta boto zuriak hamazortzi izan ziren (%14,40). Abstentzioa %47,97ekoa izan zen.

Lezaungo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Oihantxiki Hautesle Taldea 107 7

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta López Salanuevak jarduneko alkate segitu zuen[5].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Carmen López Salanueva Oihantxiki
2011-2015 Carmen López Salanueva Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jai nagusiak San Pedro jaiak dira, ekainaren 29an ospatzen direnak. Horrez gain, Lezaunen uztailaren 25a jaieguna da, Santiago eguna.

Urtean zehar hainbat erromeria antolatzen dira:

  • Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindariaren omenez.
  • San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
  • Mendigaineko amabirjina (Azkona): maiatzak 15ean.
  • Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lezaun eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,66k zekien euskaraz hitz egiten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Pedro eliza, antzinako eliza erromaniko bat eta ondoren XVI. mendean eraikitako elizak osatzen duten multzoa da.
  • San Cristobal baseliza, XIII. mendekoa.
  • Santa Barbara baseliza.
  • Nuestra Señora de las Nieves baseliza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lezaun Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa