Malores Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malores Etxeberria
Malores Etxeberria - Argia 2022.jpg
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1957 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeuskara teknikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Hernaniko Udala  (1990 -

Malores Etxeberria (Zaldibia, 1957) irakasle eta udal euskara-teknikaria da, 1990-2020 tartean Hernaniko udal administrazioan euskararen erabilera zabaltzeko lan handia egin duena.[1]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti ibili izan da euskararen munduan. Hamar urte zeramatzan helduen euskalduntzean, AEK-n lehenik eta Ilazki euskaltegian gero. Asko gustatzen zitzaion. Baina 1990ean, euskara zerbitzuak udaletan sortzen hasi zirenean, Hernaniko udaletxean hasi zen lanean, Hernanira joan zen bizi izatera eta bizi ere.

1990ean hasi zenean udalean dena erdaraz sortzen zen, gauza gutxi batzuk ezik itzuli eta bi zutabetan moldatzen zirenak. Udalak erabat funtzionatzen zuen gaztelaniaz, nahiz eta baziren politikari euskaldunak. Herri Batasuna zegoen alkatetzan eta udal-gobernuan, baina euskara ez zen bizi batere. Malores Etxeberria teknikari sartzean euskara zerbitzua sortu zuten administrari batek, itzultzaile batek eta Malores teknikari berriarekin berarekin. Orduan hasitakoari esker lorpen handiak izan ziren, 30 urte geroago euskara hutsean funtzionatzera heldu zen udalaren administrazioa.

Hala ere, 2022an, Malores ez zegoen pozik herri mailan egiten zen euskararen erabilerarekin, aurrerago joango zela uste zuen hasieran. Gauza asko egin zen 1990-2020 tartean, baina beraren iritziz herria urrun zegoen 2020an hasieran nahi zutenetik edo espero zutenetik. Kezka hori buruan eta toki askotan euskara bidegurutzean zegoela entzuten zenean, Hernaniko Euskara Zerbitzuan gogoeta bat ireki zuten. Txosten mamitsu bat argitaratu zuen Hernaniko Udalak, Aztiker ikerguneak lagunduta. Euskararen normalizazioa Hernanin, nola egin aurrera, 2021.[2][3]

Galdetu zuten ea nondik jo behar zuten aurrera, ez baitzekiten ondo erantzuten. Gauza askorekin esperimentatu zen lehenago, batzuk ongi atera ziren, beste batzuk gaizki, Nondik jo behar zen? Zer esan behar zuten? Zein diskurtso erabili? Edozerk balio zuen? Dena zegoen ongi? Nora iritsi nahi zuten? Zer behar zuen euskarak irauteko, bizirauteko? Eta horri normalizazioa deituko zioten? Elebitasuna? Hizkuntz berdintasuna? Non egon behar zuten ez desagertzeko?

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]