Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten diharduen herri erakunde bat da.

Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren, Euskaltzaindiaren babes eta itzalpean eta tartean Rikardo Arregi (kazetaria) zegoelarik. Euskal Herri osora hedatzen ziren neurrian, alfabetatze-arloa jorratzeaz gain —hau da, euskaldunak direnei beren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakasteaz gain—, euskararik ez zekiten euskal herritar multzo handiari euskara irakastearen beharra agerian geratu zen. Denbora igaro ahala horixe bilakatuko zen AEKren zeregin funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak.

1974-75 ikasturtean, Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen. Nafarroa Garaira eta Iparraldera ere hedatu zen mugimendua koordinatzeko beharra sumatuko zen poliki-poliki. Eta hala, 1976an, Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde horrek lehenbiziko aldiz AEK izena hartu zuen. Geroago, Hegoalde osoko ikasguak izan ziren koordinatzeko erabakia hartuko zutenak. 1979ko azaroan lehen Mintegia egin zuen, eta 1980an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen. Lehen garai haietan egindako lanagatik, nabarmentzekoak dira Julen Kaltzada eta Juan Jose Zearreta bizkaitarrak.

Gaur egun, ikasleen kopuruari dagokionez, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.

Euskaltegien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko Abarrak euskaltegia.
  • Abanto: Abantoko AEK euskaltegia
  • Agoitz: Agoitzeko AEK euskaltegia
  • Agurain: Aguraingo AEK euskaltegia
  • Algorta: Lauaxeta AEK euskaltegia
  • Altsasu, Irurtzun, Lakuntza, Olatzagutia, Etxarri, Ziordia: Itsasi AEK euskaltegia
  • Amurrio: Amurrioko AEK euskaltegia
  • Andoain: Andoaingo AEK euskaltegia
  • Arbona: Arbonako AEK gau eskola
  • Arrasate: Erdu AEK euskaltegia
  • Arrigorriaga: Arrigorriagako AEK euskaltegia
  • Astigarraga: Astigarragako AEK euskaltegia
  • Azpeitia: Mikelats AEK euskaltegia
  • Baiona: Baionako Narbaitz AEK euskaltegia
  • Barakaldo: Barakaldoko aek
  • Basauri: Bolintxu AEK euskaltegia
  • Beasain: Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegia
  • Bergara: Akulu AEK euskaltegia
  • Berriozar: Auzalor AEK euskaltegia
  • Bilbo
    • Indautxuko AEK euskaltegia
    • Larrako AEK euskaltegia
    • Lizardi AEK euskaltegia
    • Matxintxu AEK euskaltegia
    • Santutxu euskal eskola AEK
    • Urtats AEK euskaltegia
    • Zorrotzako AEK euskaltegia
  • Burlata: Zaldualde AEK euskaltegia
  • Derio: Txepetxa AEK euskaltegia
  • Donapaleu: Donapaleuko AEK gau eskola
  • Donibane Lohizune: Donibaneko AEK gau eskola
  • Donibane Garazi: Garazi - Baigorriko AEK euskaltegia
  • Donostia
    • Amara Osinaga AEK euskaltegia
    • Amara Berri AEK euskaltegia
    • Antiguako AEK euskaltegia
    • Azpil AEK euskaltegia
    • Gotzon Aleman AEK euskaltegia
    • Irrintzi AEK euskaltegia
  • Durango: Abarrak AEK euskaltegia
  • Eibar: Eibarko AEK euskaltegia
  • Elgoibar: Elgoibarko AEK euskaltegia
  • Elizondo: Suinki AEK
  • Elorrio: Abizari AEK euskaltegia
  • Ermua: Kaltxango AEK euskaltegia
  • Erronkari: Erronkariko AEK euskaltegia
  • Galdakao: Barandiaran AEK euskaltegia
  • Gares: Errobi AEK euskaltegia
  • Garralda: Aezkoako AEK euskaltegia
  • Gasteiz
    • Aixkiria AEK euskaltegia
    • Zadorra AEK euskaltegia
    • Arana AEK euskaltegia
  • Gernika: Gernikako aek
  • Gorliz: Gorlizko aek
  • Hazparne: Hazparneko AEK gau eskola
  • Hendaia: Hendaiako AEK gau eskola
  • Hernani: Hernaniko AEK euskaltegia
  • Igorre: Kubulu AEK euskaltegia
  • Irun: Irungo AEK euskaltegia
  • Iruñea
    • (Donibane) Irrintzi AEK euskaltegia
    • (Alde Zaharra) Iruñezar AEK euskaltegia
    • Xalbador AEK euskaltegia
    • Arrosadiako AEK euskaltegia
    • Txantreako AEK euskaltegia
  • Lasarte: Muntteri AEK euskaltegia
  • Laudio: Laudioko AEK euskaltegia
  • Leioa: Lamia AEK euskaltegia
  • Lekeitio: Lekeitio AEK euskaltegia
  • Lekunberri: Larraun AEK euskaltegia
  • Lezo: Oroitzone AEK euskaltegia
  • Lizarra: Beñat Etxepare AEK euskaltegia
  • Maule: Xiberuko AEK gau eskola
  • Miarritze: Miarritzeko AEK gau eskola
  • Mungia: Kinttopeko AEK euskaltegia
  • Muskiz: Muskizko AEK euskaltegia
  • Oiartzun: Intxixu AEK euskaltegia
  • Ondarroa: Tramana eta Brix AEK euskaltegia
  • Ordizia: Ordiziako AEK euskaltegia
  • Orereta: Xenpelar AEK euskaltegia
  • Ortuella: Urtuellako AEK euskaltegia
  • Otsagabia: Otsagiko AEK euskaltegia
  • Pasai Antxo: Txirrita AEK euskaltegia
  • Plentzia: Jentilbaso AEK euskaltegia
  • Portugalete: Xaribari AEK euskaltegia
  • San Adrian: San Adrian AEK euskaltegia
  • San Miguel: Txalaparta AEK euskaltegia
  • Santurtzi: Santurtziko AEK euskaltegia
  • Sestao: Sestaoko AEK euskaltegia
  • Sopela: Nikola AEK euskaltegia
  • Soraluze: Soraluzeko AEK euskaltegia
  • Tafalla-Faltzes: Tafallako AEK euskaltegia
  • Trapagaran: Solas AEK euskaltegia
  • Tutera: Arrigarai AEK euskaltegia
  • Usurbil: Etumeta AEK euskaltegia
  • Uztaritze: Uztaritzeko AEK euskaltegia
  • Zalla: Zallako AEK euskaltegia
  • Zangoza: Zangozako AEK euskaltegia
  • Zarautz: Zarauzko AEK euskaltegia
  • Zizur Nagusia: Ipurtargi gau eskola
  • Zornotza: Zornotzako AEK euskaltegia
  • Zumaia: Txomin Agirre AEK euskaltegia
2009ko Korrikaren azken ekitaldia, Gasteizen.

Korrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980tik Korrika izeneko lasterketa aldarrikatzailea antolatzen du, herriz herri ibilbide luzea egiten Euskal Herrian zehar euskara sustatzeko helburuarekin. Aek euskara irakasten duen erakundea da.

AEK eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEK Eguna AEK-ko ikasle, irakasle, laguntzaile zein AEKren helburuekin bat egiten duten guztien eguna da, eta urtean behin ospatu izan da 1988an lehenengo aldiz Hernanin antolatu zenetik.

AEK Eguna honako leku hauetan antolatu izan da:

  • 1988: Hernani
  • 1989: Ondarroa
  • 1990: Atarrabia
  • 1991: Agurain
  • 1992: Lezo
  • 1993: Arrigorriaga
  • 1994: Tafalla
  • 1995: Zumaia
  • 1996: Donapaleu
  • 1997: Portugalete
  • 1998: Legutio
  • 1999: Sara
  • 2000: Lizarra
  • 2001: Zestoa
  • 2002: Santutxu
  • 2003: Abetxuko
  • 2006: Larrabetzu

Aizu![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizu! aldizkaria plazaratzen du 1981az geroztik, eta 300 ale baino gehiago argitaratzen ditu zenbaki bakoitzetik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea Aldatu lotura Wikidatan