Man on Fire (2004ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Man on Fire (2004ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2004
Jatorrizko izenburua Man on Fire
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa crime filma Itzuli, film dramatikoa, akziozko filma eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 141 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Mexiko eta Comoko aintzira
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Tony Scott
Gidoigilea(k) Brian Helgeland
Antzezlea(k)
Denzel Washington
Dakota Fanning
Christopher Walken
Giancarlo Giannini
Radha Mitchell
Marc Anthony
Rachel Ticotin
Mickey Rourke






[[Kategoria:Rachel Ticotinek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Arnon Milchan
Tony Scott

Konpainia ekoizlea Regency Enterprises Itzuli
Scott Free Productions Itzuli
[[Kategoria:Regency Enterprisesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Scott Free Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Christian Wagner Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Harry Gregson-Williams
Argazki-zuzendaria Paul Cameron
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Mexiko
Argumentu nagusia Mendekua
Kanpo loturak

Man on Fire Ameriketako Estatu Batuetan egindako pelikula da, Mexikon girotua. 2004an sortua A. J. Quinnell-en eleberrian oinarritua eta Tony Scottek zuzendua, 1987ko beste bertsio bat ere existitzen da.

Denzel Washingtonek John Creasy-ren papera egiten du, Lupita Ramosen (Dakota Fanning) bizkartzaina. Lupita, bederatzi urteko neskatxa, bahitu egiten dute.

Antzezleen artean ditugu Christopher Walken, Radha Mitchell, Giancarlo Giannini, Marc Anthony, Rachel Ticotin eta Mickey Rourke.

2004ko apirilak 23an estreinatu zen AEBetan eta bildutako diru-kopurua 22.751.490 dolar izan ziren. 2.980 aretotan ipini zuten eta 77.911.774 dolar irabazi zituen AEBetan eta 52.381.940 dolar beste herrialdeetan (guztira 130.293.714 dolar mundu osoan). Bere aurrekontua 70.000.000 dolarrekoa izan zela kontuan izanda, arrakasta izugarria izan zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Creasy (Denzel Washington), alkoholikoa den Ameriketako Estatu Batuetako marinea eta CIAn langile ohia, Mexikora heltzen da lan bila. Bere laguna Paul Rayburnek (Christopher Walken) bizkartzain izateko lan bat lortzen dio. Hainbat bahiketa eman dira Mexikon eta diru asko duen jendea oso urduri dago. Beraz, John Creasyk lanpostua hartzen du, nahiz eta Samuel Ramosek (Marc Anthony) badakien alkoholikoa dela.

Asko edaten hasten da eta bere buruaz beste egiten saiatzen da pistola batekin. Pistolak, ordea, eskale egiten du eta momentu horretatik aurrera aldaketa sumatzen da beregan. Edateari uzten dio eta Lupita zaintzen du bere aita izango balitz bezala.

Egun batean, Lupita nahitu egiten dute bere piano klasetik irteterakoan. Creasyk aurre egiten die bahitzaileei, gutxienez bi hiltzen ditu baina zauritu egiten dute.

Bitartean gurasoek poliziaren laguntza eskatu dute. Polizia erreskatze bat gauzatzen saiatuko da baina enboskada bat gertatuko da eta bahitzaileetako bat hil egingo da. Horren ondoren, telefono dei batek ohartarazten die gurasoei enboskada horren ondoren Lupira hiltzat eman dezaketela.

Esnatzen denean hori guztia jakiten du John Creasyk eta, zauritua dagoen arren, bere mendekua prestatzen hasten da. Hainbat arma lortzen ditu eta pista batetik bestera dijoa bahitzaileak hiltzen eta torturatzen informazioa ateraz.

Azkenean jakiten da dena Lupitaren aitaren estrategia izan zela, dirua lortzeko modu bezala. Baina gertatutako zorigaiztoko kasualitateek guztia zapuztu zuten.

Orduan konturatzen da bizirik dagoela oraindik Lupita eta tratu bat egiten du bahitzaileekin. Buruzagien anaia dauka eta bata bestearengatik entregatzea da tratua. Aldaketa ondo dijoa eta John Creasy hil egiten da aldaketa egin ondoren, zituen zauriengatik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Denzel Washington John Wayne Creasy
Dakota Fanning Lupita "Pita" Martín Ramos
Christopher Walken Paul Rayburn
Radha Mitchell Lisa Martín Ramos
Marc Anthony Samuel Ramos
Giancarlo Giannini Miguel Manzano
Rachel Ticotin Mariana García Guerrero
Mickey Rourke Jordan Kalfus
Jesús Ochoa Víctor Fuentes
Angelina Peláez Hermana Anna
Roberto Sosa Daniel Rosas Sánchez "The Voice"
Gero Camilo Aurelio Rosas Sánchez
Mario Zaragoza Jorge González
Carmen Salinas Bahituen zaindaria