Denzel Washington
Denzel Hayes Washington, Jr., (Mount Vernon, 1954ko abenduaren 28a - ), ezagunagoa Denzel Washington izenaz, aktore eta zinemagile estatubatuarra da.
1980ko hamarkadan St. Elsewhere telesaila ospetsuan antzeztu zuen.
Kritikak zeharo txalotu du bere lana 1990eko hamarkadaren ondoren, batez ere pertsonai historikoen erretratuak egiteagatik, Steve Biko, Malcolm X, Rubin "Hurricane" Carter, Melvin B. Tolson, Frank Lucas edo Herman Boone hain zuzen ere.
Washingtonek hiru Urrezko Globo Sari eta bi Oscar Sari lortu ditu. Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria lortu duen bigarren afroamerikarra da, Sidney Poitierren ondoren, 2001eko Training Day filmean egindako bere lanagatik.
Antzeztu izan dituen filma nabarmenenen artean honako hauek daude: Cry Freedom (1987), Glory (1989), Malcolm X (1993), The Pelican Brief (1993), Philadelphia (1995), Crimson Tide (1995), Fallen (1998), The Bone Collector (1999), The Hurricane (1999), Training Day (2001), The Book of Eli (2010) eta Flight (2012).
2014ko Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen.[1][2]
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Filma | Oharrak |
---|---|---|
1981 | Carbon Copy | |
1984 | License To Kill | |
A Soldier's Story | ||
1986 | Hard Lessons | |
Power | ||
1987 | Cry Freedom | |
1989 | The Mighty Quinn | |
For Queen and Country | ||
Glory | ||
1990 | Heart Condition | |
Mo' Better Blues | ||
1991 | Ricochet | |
1992 | Mississippi Masala | |
Malcolm X | ||
1993 | Much Ado About Nothing | |
The Pelican Brief | ||
Philadelphia | ||
1995 | Crimson Tide | |
Virtuosity | ||
Devil in a Blue Dress | ||
1996 | Courage Under Fire | |
The Preacher's Wife | ||
1998 | Fallen | |
He Got Game | ||
The Siege | ||
1999 | The Bone Collector | |
The Hurricane | ||
2000 | Remember the Titans | |
The Loretta Claiborne Story | ||
2001 | Training Day | |
2002 | John Q. | |
Antwone Fisher | Zuzendaria eta ekoizlea ere | |
2003 | Out of Time | |
2004 | Man on Fire | |
The Manchurian Candidate | ||
2006 | Inside Man | |
Déjà Vu | ||
2007 | American Gangster | |
The Great Debaters | Zuzendaria ere | |
2009 | The Taking of Pelham 1 2 3 | |
2010 | The Book of Eli | Ekoizlea ere |
Unstoppable | ||
2012 | Safe House | |
Flight | ||
2013 | 2 Guns | |
2014 | The Equalizer | Ekoizlea ere |
2016 | The Magnificent Seven | |
Fences | Zuzendaria eta ekoizlea ere | |
2017 | Roman J. Israel, Esq. | Ekoizlea ere |
2018 | The Equalizer 2 | Ekoizlea ere |
2020 | Ma Rainey's Black Bottom | Ekoizlea |
2021 | The Little Things |
Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- St. Elsewhere (1982-1988)
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2018 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Roman J. Israel, Esq.
- 2017 - Izendapena- Film onenaren Oscar Saria - Fences
- 2017 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Fences
- 2014 - Garailea - Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria
- 2013 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Flight
- 2002 - Garailea- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Training Day
- 2000 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - The Hurricane
- 1993 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Malcom X
- 1990 - Garailea- Taldeko gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria- Glory
- 1988 - Izendapena- Taldeko gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria- Cry Freedom
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Denzel Washington ya es historia del Zinemaldia» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ Berria. «Denzel Washingtonek Donostia saria jasoko du Zinemaldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
![]() |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1954ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- New Yorkeko estatuko biografia zirriborroak
- New Yorkeko estatuko jendea
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Donostia Sariaren irabazleak (Zinemaldia)
- Afro-amerikarrak
- Drama gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo saridunak (zinea)