Managuako aintzira
Managuako aintzira Xolotlán aintzira | |
---|---|
Xolotlan | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 39 m |
Luzera | 58 km |
Zabalera | 32 km |
Azalera | 1.042 km² |
Sakonera | 80 m |
Bolumena | 8 km³ |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 12°20′00″N 86°25′00″W / 12.3333°N 86.4167°W12°20′00″N 86°25′00″W / 12.3333°N 86.4167°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Department of Nicaragua | ![]() |
Hiria | Managua |
Babestutako-eremua | Chiltepe Peninsula Natural Reserve (en) ![]() |
Hidrografia | |
Hustubidea | Tipitapa ibaia. |
Arroaren azalera | 6.668 km² |
Managuako aintzira edo Xolotlán aintzira[1] (nahuatlez: Xolotlan) ere deitua, mendebaldeko Nikaraguako aintzira da, Managua eta Leongo departamenduen artean hedatzen dena. Nikaraguako bigarren aintzirarik handiena da, 1.042 km²ko eremua baitu. Managua hiria, herrialdearen hiriburua, aintziraren hego-mendebaldeko bazterrean dago.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertuko Nikaragua aintzirari bezala, espainiarrek jarri zioten nazioartean gaur egun ezagutzen zaion izena, Mangue (tokiko mankeme tribuen gaztelaniazko izena) eta agua ("ura", gaztelaniaz) hitzak lotuta.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Managuako aintzira 65 km luze eta 32 km zabal da. Batez besteko sakonera 9,5 m bada ere, 30-39 metroraino iristen da zenbait tokitan. Zirkulu itxura du, Chiltepe eta Panami penintsulek hautsia. Aintziraren ipar-mendebaldean Momotombito uharte nagusia dago. Iparraldean Momotombo sumendia du eta hego-ekialdean Managua hiria.
Xolotlán aintzirari ura dakarkioten ibai nagusiak Sinecapa, El Viejo, Pacora eta Las Maderas dira. Hustubidea, berriz, Nikaragua aintzirara doan Tipitapa ibaia da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .