Nikaragua aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nikaragua aintzira
Cocibolca aintzira
Nicaragua lake.JPG
Nikaragua aintzira
Ometepemap.png
Geografia
Kokalekua Nikaragua
Koordenatuak 11° 37′ 00″ N, 85° 21′ 00″ W / 11.616666666667°N,85.35°W / 11.616666666667; -85.35Koordenatuak: 11° 37′ 00″ N, 85° 21′ 00″ W / 11.616666666667°N,85.35°W / 11.616666666667; -85.35
Garaiera 32 m
Ezaugarri fisikoak
Eremua 8.264 km²
Zabalera 55 km
Luzera 148 km
Bataz besteko sakonera 13 m
Gehienezko sakonera 45 m
Hidrografia
Arroa 23.844 km²
Hustubidea San Juan ibaia
Bestelakoak
Uharteak 400, nagusiak Ometepe uharte, Zapatera uharte, Solentiname uhartedi
Hiriak Granada, Rivas, San Carlos, San Miguelito

Nikaragua aintzira (gaztelaniaz: Lago de Nicaragua) edo Cocibolca aintzira[1] (nahuatlez: Cocibolca, «itsaso geza»), Mar Dulce, Gran Lago, Gran Lago Dulce eta Lago de Granada ere deitua, Nikaraguan kokaturiko ur gezako aintzira da. 8.264 km²ko eremuarekin, Erdialdeko Amerikako aintzirarik handiena eta munduko hemeretzigarrena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cocibolca aintzira Nikaraguako hego-mendebaldean dago, Granada , Rivas, Río San Juan, Chontales y Boacoko departamenduek inguratua. 148 km luze eta 55 km zabal da. Elipse antzekoa da eta ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen da. Sakonera handiena, 45 m ingurukoa da[2]. Tipitapa ibaiak Managuako aintzirarekin lotzen du. Hustubidea, berriz, San Juan ibaia da, Karibe itsasoarekin lotzen duena. Hori dela eta, aintziraren ertzean dagoen Granada itsas portutzat hartu ohi da. Aintziran barrena, piratek hirutan eraso zuten hiri hori.

Aintzirak uharte asko ditu (1.000tik gora). Nagusiak Ometepe eta Zapatera uharteak eta Solentiname uhartedia dira. Solentinamen Ernesto Cardenal nikaraguar teologo eta poetak bere komunitatea ezarri zuen. Hamaika barne portu ditu, horien artean Granada hirikoa.

Antzina Managua eta Nikaragua aintzirak Ozeano Bareko kostaldeko sarguneak ziren eta, sumendiek eragindako material pilaketaren kariaz, kostaldetik urrundu ziren; horrenbestez hango espezie batzuk ur gezetan bizitzera egokitu diren itsas arrainak dira, hala nola Carcharhinus leucas marrazoa eta Pristis perotteti zerra-arraina[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panamako kanala eraiki baino lehenago, Cornelius Vanderbilten garraio konpainia zen Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera iristeko bide bakarra, Rivasko istmoren bitartez. 1916ko Bryan-Chamorro Itunak Estatu Batuentzat ziurtatu zuen Nikaraguako kanala eraikitzeko eskubideak. Ideia, noizbehinka agertu arren, ez zen inoiz gauzatu. 2014an, ordea, Nikaraguako gobernuak, Cocibolca aintziratik barrena bi ozeanoak lotuko dituen 286 kilometroko kanala eraikitzeko baimena eman zion Hong Kongeko enpresa bati[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikaragua aintzira Aldatu lotura Wikidatan