Mandarinera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mandarinera
Mandarin and Jin in China.png
Datu orokorrak
Hiztunak 1.074.000.000
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
sino-tibetar hizkuntzak
txinera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea
Alfabetoa txinatar karaktere
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 cmn
Ethnologue cmn
Glottolog mand1415
Zhongwen.svg
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Mandarinera edo mandarin txinera (txinera tradizionalez: 北方話; txinera sinplifikatuz: 北方话; pinyinez: běifānghuà, eusk: "iparraldeko hizkera") Txina ipar, erdi eta hego-mendebaldean hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da. Orokorrean, txinera erabiltzean mandarin txinerari buruz ari gara. 836 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Mandarin estandarra, Txinako Herri Errepublika, Taiwan, Singapur eta Nazio Batuetan ofiziala dena, Pekingo dialektoan oinarritzen da: hiri hartan hitz egiten den mandarineraren aldaera da. Txinerazko aldaera guztien hiztunek komunikaziorako mintzaira komun gisan erabil dezaten ari da saiatzen gobernua; beraz, herri erakundeetan, hedabideetan eta eskoletan erabiltzen da.

Mandarinera estandarraren izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza estandarrak hiru izen ofizial ditu:

  • Txinako Herri Errepublikan, Pǔtōnghuà (tradizionala 普通話, sinplifikatua 普通话, "ohiko hizkuntza", hitzez hitz)
  • Txinako Errepublikan (Taiwan), Guóyǔ (tradizionala 國語, sinplifikatua 国语, "nazio hizkuntza", hitzez hitz)
  • Malaysia eta Singapurren, Huáyǔ (tradizionala 華語, sinplifikatua 华语, "Han [etnia edo kulturaren] hizkuntza", hitzez hitz).

Hiru izenak erabiltzen dituzte mundu osoko txinatar diasporako kideek.

Diglosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan eta Taiwanen, diglosia ezaugarri arrunta da: ohikoa da txinatar batentzat bi edo hiru dialektotan hitz egiteko gai izatea, mandarinera estandarrarekin batera. Adibidez, pǔtonghuà-z gain, Shanghai hiriko biztanle batek shanghaieraz ere bide daki eta, jaiotzez hangoa ez baldin bada, bere jaioterriko aldaera ere bai. Guangzhou-ko natibo batek kantonera estandarra eta pǔtonghuà bide dakizki, eta Taiwango biztanle batek ziur aski taiwanera eta guóyǔ mintzaira. Taiwanen bizi denak normalean mandarinera estandarreko eta taiwanerako ahoskera, esaldiak eta hitzak nahasten ditu: askotan, nahasketa hori sozialki zuzena da. Hong Kongen, mandarinera estandarra toki hartzen ari zaie kantonera estandar eta ingeles ofizialei.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.