Manganako dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manganako dorrea
Kultura ondasuna
WLM14ES - 04072010 132947 B 7077 - .jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaCuenca
Koordenatuak 40° 04′ 35″ N, 2° 07′ 54″ W / 40.076497°N,2.131536°W / 40.076497; -2.131536Koordenatuak: 40° 04′ 35″ N, 2° 07′ 54″ W / 40.076497°N,2.131536°W / 40.076497; -2.131536
Ondarea
BIC RI-51-0010166

Manganako dorrea Espainiako Cuenca hiriko monumentua da, babes-dorrea alegia. Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena du. Dorreak, musulmanen alkazar gainean eraikia, birmoldaketa ugari izan ditu; ezagutzen den lehendabiziko eraikuntza XVI. mendekoa da. Cuencako sinboloa da.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez “mangana” antzinako grezieratik dator, “manganon”, gerra-makina. Arabiarren alkazarren dorre bat egon zitekeen hor eta, agian, katapulta bat. Horrek izena justifikatuko luke.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan dugun bezala dorreak aldaketa asko ezagutu ditu. Lehen dorrea oinplanta karratua zen eta Antón Wyngaerde margolariari esker ezagutzen da: 1565an dorrearen marrazkia egin zuen. Marrazki horretan 1532an Esteban Limosínk dorreko gezian jartzeko egin zituen gurutze eta burnizko haize orratza ez dira agertzen.

XVI. mendearen amaieran Esteban Limosín arkitektoak konponketa batzuk egin zituen baina eraikinaren funtsa aldatu gabe. Hori XVIII. mendean Juan Llanes y Massak egin zuen marrazkiari esker dakigu zeren eta bertan agertzen dena Wyngaerderen marrazkian bezalakoa zen. Baina XVIII. mendean dorrean tximista batek jo zuen kalte handiak sortuz eta, hori gutxi balitz, XIX. mendearen hasieran frantsesek ere dezente kaltetu zuten dorrea. Kalte horiek zuzentzeko Mateo López arkitektoari kontratatu zuten. 1862an, nahiz eta egindako lanak, dorrearen goiko parteak gaizki jarraitzen zuen.

Benetako aldaketa XX. mendean eman zen, ordea. Erreforma Fernando Alcántara arkitektoa zuzendu zuen eta berak sartu zuen neomudejar estiloa eraikinan, monumentuareki bat ez zetorren estiloa alegia. Inspirazioa Islamdar artean bilatu zuen, Ipar Afrikako monumentuetan. Gezia kendu zuen eta haren ordez kanpai batzuk jarri zituen, kupula txiki batez estaliz. Hormak igeltsuzko apaingarri aberats eta koloretsuekin bete ziren. Almena batzuk jarri zituen ere bai.

Hor ez ziren aldaketak bukatu. 1970an berriro ere dorrea zaharberritu zen. Helburua Cuencako sinboloa den dorrea duintzea zen. Proiektua Víctor Caballerok egin zuen, 1968an, eta gotorleku kutsua eman zion dorreari. Ondoren, emaitza nahiko polemikoa izan zen baina gaur egun hiriaren erreferentzia da dorre hau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manganako dorrea Aldatu lotura Wikidatan