Mankomunitate (banaketa administratiboa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroa Garaian, mankomunitatea unitate bat legez osatzen duten herrien multzoa da. Banaketa administratibo zaharkitua da, nahiz eta toki-erakunde tradizional batzuetan erabiltzen den, hala nola Erronkaribarreko Mankomunitatea.

Figura hori 1990eko Nafarroako Toki Administrazioaren Legeak aitortzen du, eta, horri esker, organo propio bat du, hala nola Erronkaribarko Batzorde Nagusia.[1]

Badira beste banaketa tradizional berezi batzuk, praktikan mankomunitateekin parekatuak: Aezkoa Ibarreko Komunitatea, Errege Bardeako Komunitatea, Zaraitzu Ibaxako Unibertsitatea eta Baztan Ibarreko Unibertsitatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nafarroako Toki Administrazioaren Legea» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]