Manuel Fal Conde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Fal Conde
Manuel Fal Conde.jpg
Bizitza
JaiotzaHiguera de la Sierra1894ko abuztuaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1975eko maiatzaren 20a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakautorea, abokatua, politikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaElkarte Tradizionalista

Manuel Fal Conde (villa, 1894ko abuztuaren 10a - 1975eko maiatzaren 20a) espainiar abokatu, politikari karlista, idazlea, eta 1935. urtetik 1955. urtera arte elkarte tradizionalistaren liderra izan zen. Quintilloko Dukearen eta Espainiako Handiaren tituluak eduki zituen.

Familia eta gazte zenekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Fal Conde Asturiaseko familia burges batean jaio zen, ez dago oso argi noiz mugitu ziren Higuera de la Sierrara, Sevillara. Bere familiako askok medikuntzarekin erlazioa zeukaten; bere aita adibidez, medikua izan zen, okulista hain zuzen ere, eta Higuera de la Sierrako alkatea izan zen 1900 eta 1905. urteetan.

Extremaduran hasi zituen bere ikasketak; Jesuita ikastolan sartu zen, bere bi anai zaharrak ikasi zuten lekuan. Jesuitetan ikasteak asko eragin zuen Fal Conderen ideologian, baina azkenean medizina ikasketak egitea erabaki zuen. Bere anai zaharra Domingo medikua izango zela ikusita, zuzenbide ikasketak egiten hasi zen.

Fal Conde, totiko emakume batekin ezkondu zen, María Josefa Conde izenaduna; lau ume izan zituzten, gazteena jaio eta 13 egunetara ama hil zen.

Zuzenbidea ikasi zuen Sevilla eta Madrilen. 1930.urtean partidu integristan sartu zen; hau Elkarte Tradizionalistarekin elkartu zenean, segidan hartu zuen liderraren papera, gazteei eta miliziei garrantzia emanez, baita “El observador de Sevilla” seminarioa sustatu ere. Sanjurjoren altxamenduan parte hartzeagatik hiru hilabetez kartzelan egon zen.

1932. urtean Sevillan eklosio tradizionalista bizi izan zen; oso harrigarria izan zen eklosio hau, XIX. mendean tradizionalismoak ez baitzuen indarrik Sevillan, ezta Espainiako hegoaldean ere.

1933. urtean lau diputatu karlista aukeratu ziren Sevillan, kopuru berdina aukeratu zen Nafarroan. Honengatik, Sevillari “la Navarra del Sur” deitzen hasi zitzaion. 1933ko azaroan Manuel Fal Conde Sevillako karlismoaren liderra izendatu zuten. Manuel Fal Conde Tomas Zumalakarregirekin konparatzen zuten.

Bestalde, Fal Condek “Impresora Betica”ren fundazioaren atzean egon zen, hau talde editorial bat izan zen, non egunkari, aldizkari etaliburuxkak argitaratzen zituzten karlismoari buruz .

1953ko abenduaren 20an “Comunión Tradicionalista”ko komunio tradizionaleko delegatu nagusia izendatu zuten. 1936ko uztaileko altxamenduaren prestakuntzan parte hartu zuen. 1955.urtera arte elkarte Tradizionalista gidatuko du.

Espainiako gerra zibilaren bitartean, “Real Academia Militar Carlista” sortzen saiatzeagatik Portugalera erbesteratu behar izan zuen. Erbesteratu zen lekutik bateratze dekretuaren aurka jartzen saiatu zen; baina, ez zuen emaitzarik lortu:

« ... No se había olvidado de los carlistas. Franco en persona invitó a Fal Conde, el jefe carlista exiliado en Lisboa, a formar parte del Consejo Nacional de FET, en noviembre de 1937. Fal Conde no aceptó y el ofrecimiento fue retirado definitivamente el 6 de marzo de 1938. El conde de Rodezno, que seguía en importancia a Fal Conde entre los carlistas, fue nombrado, a pesar de todo, Ministro de Justicia... »


Espainiara itzuli zenean, karlisten Elkarte urdinean sartzea debekatu zitzaion,. Hori zela eta, agintariek hilabete batzuetan Ferreriasen, Menorkan, konfinatu zuten. 1955ko abuztuaren 11an Espainiako karlismoaren burutza  utzi egin zuen, hau da, politika utzi zuen. José María Valientek jarraitu zion haren postuan..

1967ko abenduaren 8an, Javier de Borbon-Parmak “Quintilloko Duke” titulua eman zion Manuel Fal Conderi.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Quintillo 1934 discussed[1]
  • Devocionario del Requeté by Fal Conde[2]
  • Manuel Fal Conde archive[3]
  • blog of Andalusian CTC Junta Regional[4]
  • Fal's obituary note by Elias de Tejada in ABC of 1975[5]
  • Fal in contemporary Spanish media: ABC of 2015[6]
  • Qunitillo 2015[7]
  • Por Dios y por España; contemporary Carlist propaganda[8]