Manuel Indiano Azaustre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Indiano Azaustre
Bizitza
JaiotzaMadril1970eko urriaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZumarraga2000ko abuztuaren 29a (29 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta dendaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Manuel Indiano Azaustre (Madril, Espainia, 1970eko urriaren 18a - Zumarraga, Gipuzkoa, 2000ko abuztuaren 29a) politikaria izan zen, ETAk hila.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaioa, Elektronikako ikasketak bukatu ondoren Zumarragara joan zen bizi izatera. Langabezian geratu zenean, Zumarragako negozio txiki bat erosi zuen, Kokolo gozoki-denda.[2]

ETAk 2000ko abuztuaren 29an hil zuen. Ordurako, Manuel Indianok sei hilabete zeramatzan Zumarragako zinegotzi independentetzat, Alderdi Popularreko zerrendan aurkeztuta.[3] 29 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bere emaztea zazpi hilabetez haurdun zegoen.[4]

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Javier Makazaga Azurmendik erabaki zuen, beste bi etakiderekin batera, Manuel Indiano Azaustre zinegotzia hiltzea. Izan ere, hilabete batzuk lehenago, zinegotziak eskoltari uko egin zion.[5] Horrenbestez, 2000ko abuztuaren 29an, 10:30ak aldera, Macazaga kide batekin Kokolo dendan sartu zen: Indianoren gozoki, ogi eta aldizkari dendatxoan, alegia.[6] Orduan, zinegotzia dendaren atzealdean ezkutatzen saiatu zen, baina etakideek jarraitu egin zioten.[7] Etakide batek 13 tiro egin zizkion.[6] Bezero batek hilzorian aurkitu zuen, lurrean etzanda, saltokiaren atzeko partean. Berehala Zumarragako Eskualde Ospitalera eraman zuten, eta hango medikuek biktima suspertzen saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Ordubete geroago, Manuel hilda zegoela egiaztatu zuten.[8]

ETAk hilketa aldarrikatu zuen Gara egunkarira igorritako adierazpen batean, 2000ko irailaren 22an.[9] Adierazpenak zioenez, Manuel Indiano «PPk Espainiatik ekarri zuen, bere zerrenda betetzeko».[erreferentzia behar]

Hilketaren epaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko azaroaren 16an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salaren Lehenengo Atalak 71/2010 zenbakiko epaia eman zuen. Haren bidez, Francisco Javier Macazaga Azurmendik 31 urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen, 30 hilketa terrorista leporatuta; eta beste urte eta erdi, terrorismo helburuetarako armak zilegi ez den moduan edukitzearen delituagatik.[10] Era berean, biktimaren erraiari eta alabari 600.000 euroko kalte-ordainak ordaintzea ezarri zioten, eta 150.000 euro biktimaren gurasoei.[11] Kondenatuak, gainera, debekatua du Zumarragara edo biktimaren familia bizi den udalerrira itzultzea beste 5 urteko epean.[erreferentzia behar]

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko maiatzaren 7an, Jose Maria Perez polizia, Manuel Indiano zinegotzia, Iñaki Mendiluze ertzaina eta Isidro Etxaniz herritarra omendu zituen Zumarragako Udalak. Zumarragako alkateak barkamena eskatu zuen, beharrik handiena zuten unean babes nahikoa eman ez zitzaielako.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Manuel Indiano Azaustre» Mapa del Terror.
  2. (Gaztelaniaz) «Manuel Indiano Azaustre» FPEV.es.
  3. (Gaztelaniaz) «Manuel Indiano Azaustre» PP.es.
  4. (Gaztelaniaz) «ETA prosigue su espiral asesina y mata de siete balazos a otro concejal del PP» El País 2000-08-30.
  5. (Gaztelaniaz) «ETA mata en Guipúzcoa a un concejal del PP que renunció a tener escolta» El País 2003-05-20.
  6. a b (Gaztelaniaz) «Manuel Indiano Azaustre» Memoria de Vida (RTVE.es).
  7. (Gaztelaniaz) Bravo Colpisa, J. A.. «ETA mata con 13 disparos a un joven edil del PP en Zumárraga» La Voz de Galicia 2000-08-29.
  8. (Gaztelaniaz) «Pistoleros etarras acribillan a balazos a un concejal del PP» ABC 2000-08-30.
  9. (Gaztelaniaz) «ETA reivindica en Gara la muerte del concejal del PP Manuel Indiano» El Mundo 2000-09-22.
  10. (Gaztelaniaz) «30 años de cárcel para el asesino del edil Indiano» El País 2010-11-24.
  11. (Gaztelaniaz) «Condenado a 31 años el etarra Makazaga por asesinar al edil Manuel Indiano» La Información.
  12. «ETAk hildako lau herritar omendu ditu Zumarragak» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]