María Antonia de Cortázar

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Antonia de Cortázar
Bizitza
JaiotzaOñati
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak

María Antonia de Cortázar edo Cartazar edo Maria Antonia Kortazar gipuzkoarra (Oñati, XVIII-XIX. mendeak)[1], unibertsitatean ikasi zuen dokumentatuta dagoen lehen emakumea da.

1806-1807 urteetan Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean ikasleen zerrendatan ageri da.[1][2] 1806an “Derecho Real” ('Errege Zuzenbidea') karreran onartu zuten eta kanon ikasketen lehen maila egin zuen.[3]

Alarguna zen eta kanpoko ikasleak hartzen zituen etxean, apopilo gida, bizimodua aurrera eramateko.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Dominguez, Anabel. (2020-12-26). «La cara más social de la primera universidad vasca» Noticias de Gipuzkoa.
  2. Azurmendi, Nerea. (2021-11-07). «María Antonia de Cortázar, la primera universitaria» El Diario Vasco.
  3. a b Arantzazuko egutegia 2022: eguneroko egutegi takoa, Ediciones franciscanas Arantzazu, 2021, 9788472403307.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiazu Elorza, José Antonio (2020): Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala, Kutxa, 9788471736086.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.