María Castejón Leorza
María Castejón Leorza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Errioxako Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema-kritikaria eta historialaria |
María Castejón Leorza (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1975) historialaria, zinema-kritikaria, ikertzailea, saiakeragilea, teorikoa, programatzailea eta irakaslea da, ikus-entzunezko lanetan aditua.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikia zela joan zen lehen aldiz zinemara, gogoan du Batman (1989) ikusi zuela, liluratuta geratu zen aretoaren iluntasunarekin, baina gero berehala itxi zituzten jaioterriko aretoak.[1]
Formazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Humanitateetan lizentziatua zen Errioxako Unibertsitatean eta Historia Garaikidean doktoradutza egin zuen Salamancako Unibertsitatean.[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezkoetan eta Emakumeen Historian genero-irudikapenetan aditua eta teorikoa eta saiakeragilea da. Pikara Magazine on-line aldizkariko editore taldeko kidea ere bada, eta #pikagramas zinema-atala du bertan. Zinemari eta generoari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu liburu kolektiboetan eta nazioko zein nazioarteko aldizkari espezializatuetan, baita historia, generoa eta zinema espainiarrari buruzko bi liburu ere.[2]
Iruñeko Emakumeen eta Zinemaren Nazioarteko Erakusketaren zuzendarikidea eta programatzailea izan zen. Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentrorako (CCCB) Rebeldes y peligrosas zinema-zikloa komisariatu zuen.[2]
Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, hala nola eldiario.es egunkari digitalean. Aditu gisa parte hartu du Versión Española edo Historias de nuestro cine (RTVE2) bezalako programetan. Alter ego digitala du Las princesas también friegan blogean, kulturari eta feminismoei buruz idazteko.[2]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fotogramas de género. Representación de feminidades y masculinidades en el cine español (1977-1989) (Siníndice, 2013)
- Más fotogramas de género. Representación de feminidades y masculinidades en el cine español de los 90 (Siníndice, 2015).
- Rebeldes y peligrosas del cine.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Jauregi, Itsaso. (2023-11-07). ««Patriarkatuaz irri egin behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d «María Castejón» María Castejón (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ «María Castejón Leorza» CCCB (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ «María Castejón: «En el cine necesitamos todo tipo de mujeres, te gusten o no»» THE OBJECTIVE 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa:Patriarkatuaz irri egin behar dugu Berria, 2023.09.22