María Dolores Pradera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
María Dolores Pradera
María Dolores Pradera.jpg
Bizitza
Izen osoa María Dolores Fernández Pradera
Jaiotza Madril1924ko abuztuaren  29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2018ko maiatzaren  28a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Fernando Fernán Gómez  (1945 -  1959)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) María Dolores Pradera
Genero artistikoa Boleroa
Rantxera
Latin ballada Itzuli
tradiziozko musika
Andaluziar kopla
Ahots mota dramatic contraltoa Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0694977

María Dolores Pradera, jaiotza izenez María Dolores Fernández Pradera (Madril, 1924 edo 26ko abuztuaren 29a - Madril, 2018ko maiatzaren 28a)[1], espainiar abeslari eta aktorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen sortua, Espainia eta Txile artean eman zuen haurtzaroa. 1940ko hamarkadan, antzerkian eta zineman hasi zen lanean; Yo no me caso (1944), Inés de Castro (1944), Los habitantes de la casa deshabitada (1946) eta Vida en sombras (1948) filmekin ospe handia erdietsi zuen. Antzerkiari dagokionez, besteak beste, Alejandro Casona, Anton Txekhov, Federico García Lorca eta Eugène Ionescoren obrak antzeztu zituen[2].

1950eko hamarkadatik aurrera, Espainia eta Latinamerikako kantu folklorikoak abesten hasi zen, sentimen eta dotoretasun handiz. Arrakasta lortu zuen, besteak beste, Amarraditos, La flor de la canela, El rosario, Fina estampa, Que te vaya bonito, Caballo prieto azabache eta El tiempo que te quede libre abestien interpretazioekin[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María Dolores Pradera, elmundo.es
  2. a b   María Dolores Pradera biografiasyvidas.com . Noiz kontsultatua: 2016-7-04 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Dolores Pradera Aldatu lotura Wikidatan