María Neira

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Neira
Bizitza
JaiotzaLa Felguera, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
Paris Descartes Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzuzendaria
Enplegatzailea(k)Osasunaren Mundu Erakundea

María Purificación Neira González (La Felguera, Asturias, 1962) espainiar medikua da. Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendaria da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oviedoko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia ikasi eta Frantzian espezializazio-ikasketak burutu zituen. Mugarik Gabeko Medikuak GKEarekin sendagile-lanetan aritu zen Erdialdeko Amerikan. Ondoren, Nazio Batuen Erakundearekin Mozambikera eta Ruandara joan zen. Gero Munduko Osasun Erakundera joan zen Gaixotasun Prebentzio eta Desagerrarazte Saileko zuzendari. 2002an Espainiako Elikagaien Segurtasunerako Agentziaren presidente izendatu zuten.[2]

Gaur egun Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendaria da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]