María Teresa Ruiz Cantero
María Teresa Ruiz Cantero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Melilla, XX. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alacanteko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Alacanteko Unibertsitatea Center for Biomedical Research in Epidemiology and Public Health Network (en) |
María Teresa Ruiz Cantero (Melilla, XX. mendea) melillar ikertzailea da, prebentzioaren eta osasun publikoaren arloan espezializatua generoaren ikuspegian. Alacanteko Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedraduna da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruiz Cantero Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta doktorea da, eta Osasun Publikoko masterra du. Alacanteko Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedraduna ere bada.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epidemiologia eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko (CIBERESP) Osasunaren Determinatzaile Sozialen Taldeko ikertzailea, 2006an sortu zenetik.[1]
1997. urtera arte Medikuntzako irakaslea izan zen Alacanteko Unibertsitatean.[2] 2019an, Genero-ikuspegia medikuntzan lana argitaratu zuen. Monografiko horretan, gaixotasunen ikerketan, diagnostikoan eta ondoren medikuntzaren hainbat adarretan (kardiologia, pneumologia, pediatria…) esku hartzen duten genero-joerak aztertzen dira.[3][4]
Genero bereizkeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruiz Canteroren iritzian, gizonen eta emakumeen arteko diagnostikoetan eta tratamenduetan bereizkeria dago, bi sexuen artean oso alde nabarmenak daude osasun-arretan, eta horrek agerian utzi du, oro har, emakumeen osasun-arretan atzerapen handiagoa dagoela.[5][6][7]
«Genero-desberdintasun ugari daude saiakuntza klinikoetan. Emakumeak ez daude ordezkatuta.»[8]
Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun horiek, Ruiz Canteroren arabera, minaren larritasuna adierazteko, hautemateko eta baloratzeko ere erabiltzen dira.[9][10][11]
María Teresa Ruizek lan kolektiboetan parte hartu du, hala nola, Ezagutza zabaltzea emakumeen azterketetan: botere eta herritartasun dinamika eta estrategiak,[12] Indarkeria osasun publikoko arazo gisa, komunikabideak eta osasuna. Medikalizaziotik irudimenezko gaixotasunetara. Genero-interesak, osasun publikoko politikak: helburuak eta xedeak ezartzea, besteak beste.[13]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Medicina[14]
- Perspectiva de género en medicina, 2019.[15][4]
- Sesgos de género en la atención sanitaria.[16]
- Mujeres y ensayos clínicos.[17]
- Medicina: guías para unha docencia universitaria con perspectiva de xénero.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mª Teresa Ruiz Cantero» ieg.ua.es.
- ↑ «RUIZ CANTERO, MARIA TERESA» cvnet.cpd.ua.es.
- ↑ María Teresa Ruiz Cantero. Perspectivas de género en medicina. .
- ↑ a b «María Teresa Ruiz Cantero: “Hay muchos médicos y médicas que son conscientes de que ya no vale el modelo de talla única”» Ameco Press 27 de junio de 2019.
- ↑ Borroy, Ana Sánchez. «“Hay una mayor demora en la atención sanitaria a las mujeres”» eldiario.es.
- ↑ «La discriminación de género de la Medicina incide en la mortalidad femenina» Redacción Médica.
- ↑ «María Teresa Ruiz Cantero: «No tener en cuenta el género al diagnosticar hace que mueran más mujeres»» La Voz de Galicia 17 de agosto de 2019.
- ↑ .
- ↑ «Expertos reclaman aplicar la perspectiva de género en el tratamiento del dolor» www.efe.com.
- ↑ «Día del Dolor: El 11% de la población sufre dolor crónico» Diariomedico.com 16 de octubre de 2019.
- ↑ «La incidencia de dolor crónico aumenta por el envejecimiento de la población» Geriatricarea 18 de octubre de 2019.
- ↑ Bizzini, Silvia Caporale; Soriano, Olga Fuentes; Viejo, Carmen Mañas; Sánchez, María Nieves Montesinos; Cantero, María Teresa Ruiz. (2002). La difusión del conocimiento en los estudios de las mujeres: dinámicas y estrategias de poder y ciudadanía. Centro de Estudios sobre la Mujer ISBN 978-84-688-0336-4. (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ «María Teresa Ruiz Cantero» Dialnet.
- ↑ (Katalanez) Ruiz Cantero, Mari��a Teresa, Cabruja Ubach, Teresa, Rodri��guez Jaume, Mari��a Jose��, Verge Mestre, Ta��nia, Institut Joan Llui��s Vives. (2018). Medicina. Xarxa Vives dUniversitats ISBN 978-84-09-05894-5. PMC 1090105248. (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ «Perspectiva de género en medicina | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 4 de junio de 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Chilet Rosell, Elisa; Ruiz Cantero, Mari��a Teresa; Centre d'Estudis sobre la Dona (Universitat d'Alacant). (2009). [https://www.worldcat.org/title/mujeres-y-ensayos-clinicos/oclc/804338130 Mujeres y ensayos cli��nicos. ] Centro de Estudios sobre la Mujer. Universidad de Alicante ISBN 978-84-7908-824-8. PMC 804338130. (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ «Medicina» Servizo de Publicacións e Intercambio Científico.