Marble Arch leizeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marble Arch leizeak
Map
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
County of Northern IrelandFermanagheko konderria
Koordenatuak54°15′30″N 7°48′51″W
Ezaugarriak
Sakonera94 m.
Luzera11,5 km.

Marble Arch leizeak Ipar Irlandako hego-mendebaldean dagoen Fermanagheko konderriko leize famatuak dira. Florencecourt herrixkaren ondoan daude, Irlandako Errepublikarekiko mugatik hurbil.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cladagh ibaiak zeharkatzen ditu barrutik eta Marble Arch izena (euskaraz "Marmolezko arkua") kareharrizko arku handi batek ematen dio. Irlandako leize luzeenak ere badira eta Britainiar uharteetako politenak izatearen fama dute.

Hiru errekak bat egiten dute leizeen barnean Cladagh ibaia eratuz eta Irlandako iturri karstiko handienetik ateratzen da ura. Leizeen barnean ibaia nabigagarria da eta bisita turistikoak egiten dira txalupetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik ezagunak izan dira leizeak eta XIX mendean dagoeneko turismogune ziren. Lehenengo esplorazio serioak ordea XX mendearen hasieran egin ziren, Ingalaterrako Yorkshire Ramblers' Club taldeak gidatuta. Egitura hidrologikoa aztertu zuten, besteak beste fluoreszeina isuri eta ibaien norabideak aztertu eta kartografiatu zituzten 1907-08an. 30 eta 60. hamarkadetan ere izan ziren esplorazio berriak.

1982an turismoarentzako egokitu zuten, pasabideak eta argi indarra ezarriz. Interpretazio zentru bat ere eraiki zen laizeen ondoan. 1985 eta 2008 artean milioi bat turistak bisitatu dutela uste da.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizearen gaineko zohikatzaren ustiaketak ia erabat kaltetu zituen leizeak, izan ere zohikatzik gabe ura filtratu eta leizeak urez betetzen baitziren sarritan uholdeak eratuz, 1989an esate baterako. Honen ondorioz zohikatzaren esplotazioa debekatu da eta berria hazteko neurriak hartu dira.

Bisita turistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizea martxotik irailera dago zabalik. Ibilaldiak 75 minutu irauten ditu eta pasabideetan barrena Marble Arch arkua, estalaktita eta estalagmitak eta kaltzitazko urjauziak ikus daitezke. Tartean ibaian zehar txalupan ere ibiltzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]