Marcel L'Herbier
Itxura
Marcel L'Herbier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcel Charles Adrien L'Herbier |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia, 1888ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 1979ko azaroaren 26a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marcelle Pradot (en) (1923 - 1979ko azaroaren 26a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) Lycée Voltaire (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Jasotako sariak | |
Marcel L'Herbier (Paris, 1888ko apirilaren 23a - ibidem, 1979ko azaroaren 26a) frantses zinema-zuzendaria izan zen. Ikasketa anitzeko gaztea, kritikaria, poeta eta musikaria. Lehen Mundu Gerran ezagutu zuen zinema, Frantziako Gudarostearen Zinema Zerbitzuetan hartu zutenean. Garrantzi handiko lan teorikoak egin zituen, eta laster Eldorado (1921), Matias Pascal zena (1925, Le feu Mathias Pascal), Gizagabea (1924, L´inhumaine), eta Dirua (1928, L´argent) egin zituen, zinema mutuaren garaiko lan bikain eta garrantzitsuak. Zinema ahostuna sortu zenean, abangoardia utzi eta lan komertzialak egin zituen, kalitatearen eta interesaren kaltean. Bere bizitzaren azkenaldian telebistan jardun zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.