Marcela de San Félix
Marcela de San Félix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcela Lope de Vega Carpio y Luján |
Jaiotza | Toledo, 1605eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1688ko urtarrilaren 9a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Lope de Vega |
Ama | Micaela de Luján |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Trinitario |
Marcela del Carpio (Toledo, 1605eko maiatzaren 8a - Madril, 1688ko urtarrilaren 9a), Marcela de San Félix ahizpa izenaz ere ezaguna, Trinitateko moja, antzerkigilea eta poeta espainiarra izan zen, Lope de Vega eta Micaela de Lujánen alaba.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Lope de Vegaren eta Micaela de Luján aktorea izan ziren. Aitak Camila Lucinda, Lucinda edo Luscinda deitzen zion bertsotan. Lope Félix anaia bezala, Marcela neskame batek zaindu zuen Juana de Guardo amaordea hil zen arte (1613). 1621eko otsailaren 2an, 16 urte zituela, Madrilgo Trinitaria Oinutsen komentuan sartu zen, Marcela de San Félix ahizpa izenarekin.
Marcela komentuko ia lan guztiak bete zituen: hiru aldiz ama nagusia izan zen, nobizien irakaslea, hornitzailea, errefektorioaren arduraduna eta oiloen ardura zuena.
Aitarekin harreman oso ona zuen eta literatura-ohituretan imitatu zuen bai bertsoak bai eta gai erlijiosoetako komediak konposatzen zituenean. Gainera, lan guztietan egiten zuen aktore lana.
Bost idazki liburuki eta idatzitako autobiografia espirituala utzi zituen, lau liburukirekin batera erre zena, bere konfesore pertsonalak aholkatuta. Ondorioz, iritsi zaizkigunak hogeita bi erromantze, bi segidilla, bilantziko bat, hamarreko bat, endetxa bat, zortzi laudorio, lira bat eta sei antzezlan (Coloquios espirituales 'Elkarrizketa espiritualak' izenekoak). Bere lanean aparteko zirikatze satirikoa eta metrika eta hizkuntzaren erabilera berezia nabarmendu behar dira. Lanen artean: Las virtudes ('Bertuteak'), Muerte del apetito o La estimación de la religión('Apetituaren heriotza edo Erlijioaren estimazioa') eta zenbait laudorio, horietako asko ladiskideen moja sartzeagatik eskainita, baita Breve festejo ('Ospakizun laburra ere'), 1653ko Errege gauean antzeztutako lan alegorikoa.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marcela de Félix (1988): Obra completa. (Electa Arenal eta Georgina Sabat-Rivers editoreak). Bartzelona: PPU, 1988.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcela de San Félix |