Alegoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venusen garaipenaren alegoria, hau da, maitasunarena. Koadroa Angelo Bronzinorena da.

Alegoria hitza grezieratik dator, ἀλληγορία, eta, euskaraz, mintzaira figuratua adierazten du. Alegoria tropo bat da, ordezkatze prozeduraz baliatzen den baliabidea beraz. Kasu honetan ordezkatze hori orokorra da: kontakizun sinbolikoaren bidez beste errealitateak aipatzen baitira; bertako elementu guztiek balio sinboliko hori gordetzen dute: pertsonaiak, janzkerak, , paisaia... Modu horretaz ikusi ezin dena, abstraktoa dena, ikus daiteke. Esaterako oso ezaguna da heriotzaren alegoria: eskeleto bat sega batez eskutan. Euskal kantagintzan Xabier Altzibarrek Jose Maria Iparragirreren "Gernikako arbola"ren bertsoak aipatu ditu alegoriaren adibide moduan non "arbola" kontzeptuan herriaren eta euren eskubideen sinboloa ikus daitekeen.[1]

Erretorikatik kanpo alegoria sinbolo kontzeptuarekin nahastu daiteke, batez ere sinboloa oso hitz anbiguoa delako.[2] Modu batez esan daiteke alegoria sinboloen gainean eraikitzen dela.

Alegoria motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alegoria irudi bakar bat izan daiteke baina baita poema edo obra oso bat ere; kasu horretan analogien sistema konplexu bat sortzen da. Horren adibide asko daude. Egun ospetsuenetariko bat George Orwell idazle britaniarraren The Animal farm dugu. Nobela hori estalinismoren alegoria zehatza da eta bertan guztiak bigarren esanahi batera eramaten gaitu: etxaldea, baserritarrak, zerriak, beste animaliak, animalien iraultza... Euskal literaturan Xabier Lizardiren "Euskal Pizkundea" poema dugu esaterako. Horrela dio lehenengo bertsoan:[3]

Gau luzea, gau latza
gau izar gabea,
nekez gendun ikusi
aren azkentzea.
Gau-erdian, il zaigu
amona gurea;
esku gogortuetan
dauka gurutzea.

Hemen korrrezpondentzia sare bat ikus daiteke:

  • "Gaua" = Euskal Herriak pairatzen duen krisia
  • "Izar gabea" = aurrera jarraitzeko irizpide falta
  • "haren azkentzea" = gure kulturaren desagertze prozesua
  • "hil zaigu amona" = gure kulturaren trasmisioa galtzea
  • "gurutzea" = kristautasuna

Horrela poema osoa aztertu daiteke.

Alegoria artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen historian nahiko ohikoa izan da ideia abstraktoak irudien edo ezaugarrien bitartez azaltzeko. Bereziki ezagunak dira Jeronimo Bosch margolari flamenkoak egindakoak, besteak beste, Atseginen baratzea eta Belar iharraren gurdia. Botticellirenak ere ospetsuak dira, esaterako, Udaberriaren alegoria eta Apelesen kalumnia. Gurean oso ezaguna da, esaterako, San Telmo museoan gordetzen diren Euskal Herriko historiari buruz Josep Maria Sertek egindako mural alegorikoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 32.or.
  2. Forradellas, 381.
  3. Xabier Altzibar,

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]