Otsailaren 2
Otsailaren 2a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamahirugarren eguna da. 332 egun falta dira urtea amaitzeko, 333 egun bisurteetan.
Egun honetan Kandelario eguna ospatzen da Euskal Herrian, eta Marmotaren eguna AEBetan: biak ala biak Europan jatorria duen tradizio berarekin erlazionatuta daude.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1875 - Bigarren Karlistaldia: liberalek Iruñeko setioa apurtu zuten.
- 1980 - BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
- 2012 - Euskal Herrian siberiar hotz-boladak elurteak eta zero azpiko tenperaturak eragin zituen.
- 2014 - 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeita hamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1119 - Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1878 - Greziak gerra deklaratu zion Turkiari.
- 1918 - Errusiak Estoniaren independentzia onartu zuen.
- 1920 - Estonia eta SESBen arteko bake ituna sinatu zen.
- 1933 - Alemania: Adolf Hitlerrek Alemaniako Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 2005 - Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- 2010 - Gutxienez 41 lagun hil zituzten eta 106 zauritu Bagdad iparraldean egin zuten atentatu suizidan.
- 2012 - Espainian lau milioi pertsona baino gehiago zeuden langabezian.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1845 - Ildegonda, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Temistocle Soleraren libretoa duen opera estreinatu zen Milango Kontserbatorioan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1922 - James Joyceren Ulises argitaratu zen.
- 1979 - Michael Crichton estatubatuar idazle, gidoigile eta zinema zuzendariak zuzendutako eta Sean Connery, Donald Sutherland eta Lesley-Anne Down aktoreek antzeztutako The First Great Train Robbery filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1426 - Leonor I.a Nafarroakoa, Nafarroako XXX. erregina (h. 1479).
- 1652 - Bernard Renau Elizagarai, nafar ingeniari eta militarra (h. 1719).
- 1733 - Joaquín María Egia, gipuzkoar zientzialari eta politikaria (h. 1803).
- 1778 - Maria Antonia Eskibel Navarrete, gasteiztar liberal sutsua eta frantsestua Espainiako Independentzia Gerra garaian (h. 1849).
- 1814 - Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes, bizkaitar finantza gizona, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat (h. 1890).
- 1828 - Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (h. 1868).
- 1831 - José María Lakoizketa, nafar botanikoa (h. 1891).
- 1878 - Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea (h. 1937).
- 1883 - Nicolás Giral, tafallar idazlea (h. 1917).
- 1887 - María Francés, nafar aktorea (h. 1987).
- 1895 - Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1989).
- 1896 - Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1936).
- 1902 - Jesús Oiarbide, euskal atleta (h. 1933).
- 1913 - Teresa Atutxa, Sor Amparo, gipuzkoar erlijiosa (h. 2000).
- 1917 - Jose Maria Azpiroz Zabaleta, nafar euskaltzalea, euskaltzaina, itzultzailea eta apaiza (h. 1997).
- 1922 - Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (h. 2015).
- 1923 - Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (h. 2011).
- 1938 - Fernando Aguilar, Aretxabaletako erbi-txakurra, euskal atleta, luzera handiko lasterketetan aditua, Jaénen (h. 2013).
- 1948 - Santiago Arrospide, Santi Potros, gipuzkoar ETAkidea.
- 1950 - Gorka Knörr, arabar abeslaria eta politikaria, Tarragonan.
- 1956 - Katxin Uriarte, bizkaitar zesta-jokalari ohia.
- 1962 -
- Itziar Laka, bizkaitar hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
- Ignacio Ordóñez, gipuzkoar kirolaria, borroka librean aditua.
- 1968 - Mieltxo Saralegi, nafar harrijasotzailea.
- 1969 - Valery Karpin, Errealeko futbolari ohia.
- 1970 -
- Aitor Gorosabel, Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria.
- Xabier Lazpiur, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1975 - Celine Beigbeder, lapurtar tenislaria.
- 1977 - Gotzon Enbil, gipuzkoar zestapuntalari ohia.
- 1986 - Elodie Baffalio, zuberoar piano-jotzaile inprobisatzailea.
- 1990 - Leire Etxaniz, bizkaitar pilotaria, emakumezko esku-huskako pilotarien artean txapel gehien eskuratu dituena.
- 1992 - Unai Bustinza, Bustinza, bizkaitar futbolaria.
- 1996 -
- Odei Arrieta, gipuzkoar futbolaria.
- Andoni Fernandez Jordan, Oli, bizkaitar futbolaria.
- 1999 - Martin Zubimendi, gipuzkoar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1208 - Jakue I.a Aragoikoa, Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea (h. 1276).
- 1455 - Joan I.a Danimarkakoa, Danimarka, Norvegia eta Suediako erregea (h. 1513).
- 1487 - Joan Zápolya, Hungariako erregea (h. 1540).
- 1494 - Bona Sforza Milangoa, Poloniako erregina ezkontidea (h. 1557).
- 1596 - Jacob van Campen, herbehereetar margolari eta arkitekto barrokoa (h. 1657).
- 1616 - Sébastien Bourdon, frantziar margolaria (h. 1671).
- 1649 - Benedikto XIII.a, Aita santua (h. 1730).
- 1650 - Nell Gwyn, lehen aktore ingelesetako bat eta Karlos II.a erregearen maitalea (h. 1687).
- 1700 - Johann Christoph Gottsched, alemaniar filosofo, egile eta kritikaria (h. 1766).
- 1711 - Wenzel Anton Kaunitz, austriar politikaria (h. 1794).
- 1745 - Hannah More, ingeles idazlea eta filantropoa (h. 1833).
- 1754 - Charles Maurice de Talleyrand-Périgord, Frantziako 1. lehen ministroa (h. 1838).
- 1793 - William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (h. 1866).
- 1838 - Karmni Grima, maltar nekazaria, tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat joa (h. 1922).
- 1844 - Marie Hankel, Esperanto literaturako alemaniar idazlea (h. 1929).
- 1862 - Concepción Aleixandre, espainiar mediku, ginekologo, asmatzaile, zientzialari, irakasle, sufragista eta idazlea (h. 1952).
- 1866 - Enrique Simonet, espainiar margolaria (h. 1927).
- 1870 - Henri Fehr, suitzar matematikaria (h. 1954).
- 1871 - Olga Preobrajenska, errusiar-fratziar dantzaria (h. 1962).
- 1873 - Konstantin von Neurath, alemaniar diplomazialari eta politikaria (h. 1956).
- 1876 - Maurice Tourneur, frantziar zinemagilea, zinemaren aitzindarietako bat (h. 1961).
- 1882 -
- Andres Greziakoa, greziar printzea (h. 1944).
- James Joyce, irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1941).
- 1885 -
- Mikhail Frunze, Armada Gorriko komandantea (h. 1925).
- Aldo Palazzeschi, italiar eleberrigile, poeta, kazetari eta saiakeragilea (h. 1974).
- 1886 - Frank Lloyd, eskoziar zinema zuzendaria (h.1960).
- 1889 - Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (h. 1952).
- 1891 - Antonio Segni, Italiako presidentea (h. 1972).
- 1892 - Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (h. 1968).
- 1893 - Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (h. 1923).
- 1895 - Wilhelm Giese, alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (h. 1990).
- 1896 - Ramón Franco, espainiar politiko, militar eta pilotua (h. 1938).
- 1899 - Ossi Oswalda, alemaniar antzezlea (h. 1948).
- 1901 -
- Jascha Heifetz, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 1987).
- Alberto Sartoris, italiar arkitektoa (h. 1998).
- 1904 - Helen Rose, arropa eta filmetako jantzien estatubatuar diseinatzailea (h. 1985).
- 1905 - Ayn Rand, judu jatorriko errusiar-estatubatuar filosofo eta idazlea, objektibismoaren garatzailea (h. 1982).
- 1913 - Masanobu Fukuoka, japoniar nekazaria, ospetsua nekazaritzan aldeztu zuen metodo eta prozedura naturalengatik (h. 2008).
- 1915 - Abba Eban, israeldar politikaria (h. 2002).
- 1917 -
- Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (h. 2018).
- Alberto Sols, espainiar biokimikaria (h. 1989).
- 1918 - Hella Haasse, herbehereetar idazlea (h. 2011).
- 1922 - Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (h. 2003).
- 1923 - Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (h. 2009).
- 1926 - Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (h. 2020).
- 1927 - Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (h. 1991).
- 1928 - Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa (h. 2022).
- 1929 - George Band, ingeles alpinista (h. 2011).
- 1931 - Dries van Agt, Herbehereetako lehen ministroa.
- 1934 - Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantziar zinemagilea.
- 1937 - Eric Arturo Delvalle, Panamako presidentea (h. 2015).
- 1938 -
- Bo Hopkins, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- 1939 -
- Dale T. Mortensen, estatubatuar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2014).
- Sirkka Turkka, finlandiar poeta (h. 2021).
- 1944 - Sandy Carmichael, eskoziar errugbilaria (h. 2021).
- 1945 - Hugo Fernández, uruguaiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- 1946 -
- Isaias Afewerki, Eritreako presidentea.
- Blake Clark, estatubatuar aktorea.
- Fernando Colomo, espainiar arkitekto, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Alpha Oumar Konaré, Maliko presidentea.
- 1947 - Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1948 - Adolfas Šleževičius, Lituaniako lehen ministroa (h. 2022).
- 1949 - Francesco D'Adamo, italiar idazlea.
- 1950 - Bárbara Rey, espainiar vedette, telebista-aurkezle eta aktorea.
- 1952 -
- Park Geun-hye, Hego Koreako presidentea, Ekialdeko Asiako lehen emakume presidentea.
- Christiane Taubira, frantziar politikaria.
- 1963 -
- Gonzalo de Castro, espainiar aktorea.
- Andrej Kiska, Eslovakiako presidentea.
- Edu Marangon, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 - Laura Poitras, estatubatuar dokumental zuzendari eta ekoizlea.
- 1967 -
- Noemí Galera, telebistako produktore kataluniarra.
- Edu Manga, brasildar futbolari ohia.
- 1969 -
- Dana International, israeldar pop abeslari transexuala.
- Dambisa Moyo, zambiar ekonomialaria.
- 1974 - Jordi Puigneró, Kataluniako Generalitatearen Politika Digitalak eta Administrazio Publikoaren Kontseilaria.
- 1977 -
- Bibiana Aído, PSOEko espainiar politikaria.
- Shakira, pop-rock kolonbiar abeslari eta konpositorea.
- 1978 -
- Macarena Gómez, andaluziar aktorea.
- Kota Yoshihara, japoniar futbolari ohia.
- 1980 - Nina Zilli, italiar abeslaria.
- 1983 - Carolina Klüft, suediar atleta ohia.
- 1986 - Gemma Arterton, ingeles aktorea.
- 1987 - Gerard Piqué, kataluniar futbolaria eta enpresaburua.
- 1989 - Ivan Perišić, kroaziar futbolaria.
- 1997 - Sadiq Umar, nigeriar futbolaria.
- 1999 - Zoé Héran, frantziar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1764 - Manuel Sada, Nafarroako erregeordea, Valentzian (j. 1677).
- 1817 - Lorenzo Prestamero, arabar idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista (j. 1733).
- 1841 - Ramón María Adurriaga, gipuzkoar apaiz eta legelaria (j. 1755).
- 1869 - Mariano Gartzia Zalba, nafar musikari eta musikagilea (j. 1809).
- 1943 - Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria, Madrilen (j. 1883).
- 1952 - Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua, Habanan (j. 1897).
- 1966 - Paz Ziganda, Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkarteko kidea (j. 1890).
- 1970 - Victor Ruiz Añibarro, gipuzkoar kazetari eta idazlea, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1971 - Koldobika Jauregi, Jautarkol, euskal idazlea (j. 1896).
- 1980 -
- Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea, Madrilen (j. 1908).
- Jesus Maria Zubikarai Badiola, Jhisa, bizkaitar ekintzaile abertzalea, Batallon Vasco Españolek eraila (j. 1958).
- 2007 - Bonifacia Macarrón, Boni, Durangoko azken martxantera (j. 1924).
- 2010 - Juan del Campo Esteibar, gipuzkoar belar hockey jokalaria (j. 1923).
- 2017 - Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (j. 1935).
- 2019 - Libe Asua, bizkaitar euskaltzalea (j. 1916).
- 2020 -
- Julita Beraza, gipuzkoar erraketista, Mexikon (j. 1925).
- Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (j. 1930).
- 2022 - Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (j. 1943).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1294 - Luis II.a, Bavariako dukea (j. 1229).
- 1435 - Joana II.a Napolikoa, Napoliko erregina.
- 1491 - Martin Schongauer, alemaniar irarle eta margolaria.
- 1529 - Baldassare Castiglione, elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea (j. 1478).
- 1592 - Ana de Mendoza (Eboliko printzesa), espainiar aristokrata (h. 1540).
- 1594 - Giovanni Pierluigi da Palestrina, italiar musikagilea (j. 1525).
- 1660 -
- Govert Flinck, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (j. 1615).
- Gaston Orleanskoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (j. 1608).
- 1688 - Abraham Duquesne, frantziar militar eta itsasgizona (j. c. 1610).
- 1750 - Maria Laetizia Ramolino, Napoleon Bonaparteren ama (j. 1750).
- 1769 - Klemente XIII.a, Aita santua (j. 1693).
- 1799 - José Antonio Alzate, mexikar zientzialaria, kazetaria eta teologoa (j. 1737).
- 1812 - Isaac Titsingh, herbehereetar kirurgia]ari, jakintsu, agente komertzial eta enbaxadorea (j. 1745).
- 1826 - Jean Anthelme Brillat-Savarin, frantziar epaile eta idazlea (j. 1755).
- 1864 - Adelaide Anne Procter, britainiar poeta eta filantropoa (j. 1825).
- 1871 - József Eötvös, hungariar idazle eta politikaria (j. 1813).
- 1888 - Félix-Auguste Clément, frantziar margolari orientalista (j. 1826).
- 1897 - Luisa Fernanda Borboikoa, Espainiako infanta eta Montpensierko dukesa ezkontidea (j. 1832).
- 1907 - Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikari eta asmatzailea, taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea (j. 1834).
- 1923 - Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria (j. 1833).
- 1928 - Juan González Arintero, espainiar domingotarra, teologoa eta zientzia gizona (j. 1860).
- 1940 - Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (j. 1874).
- 1942 -
- Ado Birk, Estoniako lehen ministroa (j. 1883).
- Leonetto Cappiello, jatorri italiarreko frantziar pintore, marrazkilari eta karikatura-egilea (j. 1875).
- 1945 -
- Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (j. 1884).
- 1948 - Maria Clara Correia Alves, portugaldar idazlea, irakaslea, editorea, kazetaria, masoia, pentsalari librea, aktibista errepublikanoa eta sufragista (j. 1869).
- 1957 -
- Valery Larbaud, frantziar idazlea (j. 1881).
- Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (j. 1872).
- 1969 - Boris Karloff, ingeles aktorea (j. 1887).
- 1970 - Bertrand Russell, galestar idazle, filosofo eta matematikaria, 1950eko Literaturako Nobel Saria (j. 1872).
- 1972 - Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea (j. 1876).
- 1975 - Werner Weber, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- 1978 - Maurice Tillieux, belgikar komikilaria (j. 1921).
- 1979 - Sid Vicious, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea, ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat (j. 1957).
- 1980 - William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1987 - Alistair MacLean, eskoziar eleberrigilea (j. 1922).
- 1991 - Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (j. 1923).
- 1993 - Alexander Schneider, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (j. 1908).
- 1994 -
- Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (j. 1921).
- Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (j. 1905).
- 1995 -
- Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (j. 1909).
- André Frossard, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1915).
- Fred Perry, ingeles ping-ponglari eta tenislaria (j. 1909).
- Donald Pleasence, ingeles aktorea (j. 1919).
- 1996 - Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (j. 1912).
- 1998 -
- Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (j. 1943).
- Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (j. 1914).
- 2000 - Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1940).
- 2003 - Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- 2005 - Max Schmeling, alemaniar boxeolaria (j. 1905).
- 2008 - Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2014 - Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (j. 1967).
- 2017 - Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 2019 - Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (j. 1933).
- 2020 -
- Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (j. 1919).
- Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- 2022 - Monica Vitti, italiar aktorea (j. 1931).
- 2023 - Jean-Pierre Jabouille, frantziar auto-gidaria (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Kandelairu eta Garbiñe/Garbi.
- Hezeguneen Munduko Eguna
- Marmotaren eguna, Ipar Amerikan
Jaieguna, ondoko herrietan:
- Araban: Biasteri, Dulantzi, Legutio.
- Bizkaian: Abadiño, Barrika.
- Gipuzkoan: Beasain, Idiazabal.
- Nafarroan: Milagro, Peralta.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |