Edukira joan

Maria Bellido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Bellido
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Inés Juliana Bellido Vallejos
JaiotzaPorcuna1755eko urtarrilaren 28a
Herrialdea Espainia
Heriotza1809ko martxoaren 7a (54 urte)
Jarduerak
JarduerakUrketaria eta Heroia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBailéngo gudua

Maria Ines Juliana Bellido Vallejos (Porcuna, Jaén, 1755eko urtarrilaren 28a - 1809ko martxoaren 7a) Independentziako gerrako espainiar heroi legendarioa izan zen, hain zuzen Bailengo guduan.[1]

Bailengo armarria, batailaren armak eta pegar hautsia dituena.

Jaengo Porcuna herrian jaio zen eta María Inés Juliana Bellido Vallejosekin, «la Culiancha» ezizenarekin ezagutzen denarekin, lotzen dute; Luis Domingo Cobo Muelarekin ezkondua, buztingintza saltzailea eta Bailenen jaioa.[1]

Kondairak dioenez, Bailengo batailaren erdian, soldadu joan zen, herriko gainontzeko emakumeekin batera, urketari lanean. Tenperatura 45 °C ingurukoa zen egun horretan. Eraso betean, ur potiz batez kargatuta igo zen aginte postura, Reding jeneralari eskaini zion, eta ontzia altxatzen ari zen unean, bala batek apurtu zuen potiza. Emakumeak ez zuen zirkinik egin, geratu zen ur pixka hartu zuen, eta jeneralari eskaini zion. Jeneralak bere lana goraipatu eta saria eskaini zion.[2]

Gertaera hau, Bailen hiribilduko herri erresistentziaren sinbolo bezala finkatua geratu zen. Harez gero, Bailenen sinbolo gisa, ezkutu gainean ura isuriz zulatutako pegar bat jarri zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b [http://www.culturandalucia.com/JA%C3%89N/Maria_Bellido.htm «Mar�a Bellido. El misterio de un mito.»] www.culturandalucia.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  2. Linares, Francisco Antonio. (2014-03-07). «5. María Bellido, entre la historia y la leyenda. Tras las huellas de María Bellido.» Bailén Diario (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  3. Redacción. (2023-04-02). María Bellido, el coraje de una mujer | Hora Jaén. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]