Edukira joan

Jaéngo probintzia

Koordenatuak: 38°00′N 3°30′W / 38°N 3.5°W / 38; -3.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaén
Andaluzia
Jaéngo bandera

Jaéngo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaAndaluzia
HiriburuaJaen
ISO 3166-2ES-J
Espainiako Gorteak
Kongresuan
7 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
38°00′N 3°30′W / 38°N 3.5°W / 38; -3.5
Azalera13.498 km² Espainiaren % 2,67
Demografia
Biztanleria666.190 biztanle (2008)
Espainiaren % 1,5
Dentsitatea49,39 bizt/km²
Herritarrajaendar
www.jaen.es

Jaén Espainiako hegoaldeko probintzia bat da, Andaluziako autonomia erkidegoan ipar-ekialdean kokatuta dagoena. 2006. urtean 662.751 biztanle zituen, eta 618.678 2024an.

Hiriburua eta udalerririk populatuena Jaén da.

Mendebaldean Kordoba (Andaluzia), iparraldean Ciudad Real Gaztela-Mantxa), ekialdean Albacete (Gaztela-Mantxa) eta hegoaldean Granada (Andaluzia) du probintzia mugakide.

Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea probintziaren ipar-ekialdean dago kokatuta, eta Europako bigarren natura-parkerik handiena da. Mendikate Betikoen sistemaren barruan dago.

Guadalquivir ibaiak aipatutako parkearen barruan du iturburua.

Kristauek musulmanen aurka Iberiar penintsulan egindako Errekonkista izeneko prozesu historikoan, Navas de Tolosako gudua gertatu zen 1212. urtean, gaur egungo La Carolina udalerrian.

XIX. mendean, bestela, Espainiako Independentzia Gerran, Bailéngo gudua gertatu zen 1808an, izen bereko udalerrian. Bertan, Francisco Javier Castaños jenerala buru zuen armadak garaitu zuen Napoleon Bonaparterena.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Jaéngo udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak
Posizioa Udalerria Biztanleria
1. Jaén 116.557
2. Linares 62.347
3. Andújar 39.111
4. Úbeda 35.649
5. Martos 24.655
6. Alcalá la Real 22.783
7. Bailén 18.785
8. Baeza 16.253
9. La Carolina 15.888
10. Torredelcampo 14.627

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]