Maria Berta Rohangoa
Maria Berta Rohangoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teplice, 1868ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Viena, 1945eko urtarrilaren 19a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Arthur de Rohan, Prince de Rohan-Rochefort |
Ama | Countess Gabriele of Waldstein-Wartenberg |
Ezkontidea(k) | Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa (1894 - ezezaguna) |
Haurrideak | |
Leinua | House of Rohan (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Maria Berta Rohangoa (frantsesez: Marie-Berthe Françoise Félicie Jeanne de Rohan), Rohaneko printzesa (Teplice, Austrohungariar Inperioa, 1868ko maiatzaren 21a – Viena, Austria, 1945eko urtarrilaren 19a), Arturo de Rohan printzearen eta bere emazte Gabriela de Waldstein-Wartenberg kondesaren bederatzigarren alaba (eta gazteena) izan zen. Berta Rohango printzesa eta Rohango Etxeko kidea izan zen jaiotzez. Karlos Maria Borboi Austria-Estekoarekin ezkonduta egon zen, Espainiako tronurako erregegai karlista.[1]
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Berta Karlos Maria Borboi Austria-Estekoaren bigarren emazte bihurtu zen, Karlos lehen emazte Margarita Borboi-Parmakoaren alargun geratu ondoren.
Ezkontza 1894ko apirilaren 21ean izan zen, Bohemiako printze Primatuaren kaperan, eta hark bedeinkatu zuen ezkontza. Ez zuten seme-alabarik izan.
Tituluak eta tratamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1868ko maiatzaren 21a – 1894ko apirilaren 28a: Berta Rohango printzesa.
- 1894ko apirilaren 28a – 1909ko uztailaren 18a: Madrilgo dukesa ezkontidea, Rohango printzesa.
- 1909ko uztailaren 18a – 1945eko urtarrilaren 19a: Madrilgo dukesa alarguna, Rohango printzesa