Maria Brunswick-Lüneburgekoa
Itxura
Maria Brunswick-Lüneburgekoa (Schladen, 1566ko urtarrilaren 13 – Lauenburg/Elba, 1626ko abuztuaren 13) Bruswick-Wolfenbütteleko printzesa zen jaiotzez eta Saxonia-Lauenburgeko dukesa ezkontzaz. Julio Brunswick-Wolfenbüttelekoaren eta Eduvigisen alaba zen.
1582ko azaroaren 10ean Wolfenbüttelen ezkondu zen Frantzisko II.a Saxonia-Lauenburgekoaekin. Bere bigarren emaztea izan zen. Franzhagen gaztelua eman zioten ezkondu ostean. Bertan eliza bat sortu zuen.
1626an hil zen eta bere senarrarekin batera lurperatu zuten Lauenburgeko familiaren kriptan.