Edukira joan

Maria Josep Udina i Abelló

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Josep Udina i Abelló
Bizitza
JaiotzaBartzelona1940ko ekainaren 29a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaCastelldefels2024ko ekainaren 10a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
esperantoa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, politikaria, idazlea eta esperantista

Maria Josep Udina i Abelló (Bartzelona, 1940ko ekainaren 29aCastelldefels, 2024ko ekainaren 10a) kataluniar pedagogo, politikari, idazle eta esperantista izan zen.

Bartzelonan jaioa, 1970ean Castelldefelsera joan zen bizitzera, eta bertan udalerriko bizitza politiko eta sozialean parte hartzen hasi zen[1]. 1983tik 1987ra Castelldefelseko kultur zinegotzia izan zen[2]. Movem Castelldefels mugimendu politikoko kide ere izan zen[2].

Gizarte arloan La Finestra de Castelldefels hezkuntza elkartearen sortzaile eta idazkari[3] eta eta Kataluniako Esperanto Elkarteak antolatutako 39. Kataluniako Esperanto Kongresuaren Antolakuntza Batzordeko presidente izan zen[4]. Pep Solérekin batera, Coral Margalló eta Castelldefelseko Musika Elkartea sortu zituen[1].

Udinak funtsezko zeregina izan zuen Castelldefelseko memoria historikoaren defentsan eta Ramon Fernández Jurado Kolektiboko ordezkaria izan zen. Bere lanari esker, Castelldefelseko liburutegiak jatorrizko izena berreskuratu zuen: Fernández Jurado liburutegia[5].

Hainbat liburu idatzi zituen, askotan beste egile batzuekin elkarlanean. Bere idazlanen artean fikziozko liburuak, saiakerak eta biografiak daude: Àvia, L'escola nova, L'olla del rei (Pep Solérekin batera), Pirates a Castelldefels (Pep Solérekin batera)[6], Salut Companys! Ramón Fernández Jurado (Pep Solé eta Ignacio Gamenekin batera), Pensem en la nova educació (Marta Matarekin batera)[7]. Himne de les Ciutats Educadores ere idatzi zuen[3].

Bere argitalpenez gain, Udinak hainbat hitzaldi, liburu-aurkezpen eta kultur-ekitaldi antolatu zituen Castelldefelsen eta Kataluniako beste herri batzuetan, besteak beste, Marta Matari eta Francesc Ferrer i Guàrdiari buruzko hitzaldiak[8][9]. Marta Mata pedagogoarekin lankidetza estua izan zuen. Harekin 37 urtez aritu zen Associació de Mestres Rosa Sensat elkartean[10][3] eta hainbat kargu bete zituen Marta Mata Fundazioan[11][12].

2017an, Maria Josep Udinak eta Pep Solék Castelldefels Hiriaren Saria irabazi zuten, hiriaren garapen sozial eta kulturalean egindako ekarpenagatik[1].

Maria Josep Udina Castelldefelsen hil zen 2024ko ekainaren 10ean[13].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Katalanez) «Maria Josep Udina i Pep Solé reben el Premi Ciutat de Castelldefels» La Premsa del Baix 2017-05-14 (kontsulta data: 2024-06-12).
  2. a b (Katalanez) «Qui som» Movem Castelldefels (kontsulta data: 2024-06-12).
  3. a b c (Katalanez) «Castelldefels es bolca amb la celebració del Dia Internacional de la Ciutat Educadora» Ajuntament de Castelldefels 2021-11-26 (kontsulta data: 2024-06-12).
  4. (Katalanez) «Congrés Català d'Esperanto a Castelldefels» Ajuntament de Castelldefels 2022-05-31 (kontsulta data: 2024-06-12).
  5. (Katalanez) Bravo, Rosa M. «Castelldefels recupera la biblioteca Fernández Jurado» El Punt Avui: 22. 2015-07-25 (kontsulta data: 2024-06-12).
  6. (Katalanez) «Presentat el llibre "Pirates" de Maria Josep Udina» Ajuntament de Castelldefels 2006-07-17 (kontsulta data: 2024-06-12).
  7. (Gaztelaniaz) «11 títulos para "Udina Abello Maria Josep"» Todos tus libros (kontsulta data: 2024-06-12).
  8. (Katalanez) «La Biblioteca Fernandez Jurado acull una conferència sobre la figura de Marta Mata Garriga» Ajuntament de Castelldefels 2008-09-17 (kontsulta data: 2024-06-12).
  9. (Katalanez) «Taula rodona: en commemoració del centenari de La Setmana Tragica de Barcelona» GREHIC 29: 8. (kontsulta data: 2024-06-12).
  10. (Katalanez) «Conferència-Exposició Marta Mata Garriga. Educació democràtica, una utopia?» Canal CE (kontsulta data: 2024-06-12).
  11. (Katalanez) Pedrosa, Elisabet. «Sis grans pedagogues i mestres que han revolucionat l'educació» CCMA 2021-03-05 (kontsulta data: 2024-06-12).
  12. (Katalanez) Pujol, David. «Geografia de l’educació. La Fundació Marta Mata Garriga, a Saifores» Rosa Sensat 2021-01-14 (kontsulta data: 2024-06-12).
  13. (Gaztelaniaz) Barbero, Arnau Raimundo. «Muere Maria Josep Udina, Premio Ciutat de Castelldefels y exconcejala del Ayuntamiento» VilaPress 2024-06-11 (kontsulta data: 2024-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]