Pedagogia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedagogo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Pedagogia hezkuntzaren zientzia da. Irudian, haur zenbait euren eskolan ikasten ari direla, maistraren gidaritzapean. Egun, eskola da hezkuntza-gune nagusiena
Ikasleak

Pedagogia edo hezkuntzaren zientzia hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza-arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, psikologiaren eta soziologiaren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan.

Beste alde batetik, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik (filosofiaren eta politikaren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke (didaktika izeneko arloa osatuz), hezkuntzarako metodo eta teknikak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait diziplina ere jasotzen ditu, hala nola antropologia, historia eta ekonomia. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde. Didaktikarekin duen harremana kontrajarria; eredu soziologiko gehienek didaktikaren alde agertzen diren arren, eredu psikologikoek pedagogia tresna onena dela uste dute, Piaget eta beste pedagogo batzuek adierazi dutenez.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait definiziotan pedagogia haur hezibidearekin, haurrak hezteko jakintzarekin lotzen da[1]. Baina mundua zabalduago dago pedagogia irakaskuntza ofiziorekin lotzea, irakaskuntza zentzu zabalarekin, eta ez bakarrik haurren heziketan ematen den irakaskuntzarekin. Merriam-Webter hiztegiak, esate baterako, pedagogia the art, science, or profession of teaching bezala definitzen du[2], hau da irakasteko arte, zientzia eta ofizioa bezala. Collins hiztegian "Pedagogy is the study and theory of the methods and principles of teaching"[3], hau da, "Pedagogia irakaskuntzako metodologien eta hatsarreen ikaskuntza da".

Pedagogoa ikasleen prestakuntzaz, ikasleen ebaluazioa eta baliabideen kudeaketaz arduratzen den profesionala da. Hezkuntza arloko aditua. EHUko Pedagogia Graduko arduradunen arabera, pedagogoaren egitekoa "erakunde-, gizarte-, kultura- eta lan-arloetan giza eskubideen errespetuan oinarritutako hezkuntza inklusiboa, eleanitza, komunitarioa eta pertsonen bizi osoan zeharreko gizarte-ongizateari begirakoa gauzatzera zuzenduta egongo da"[4].

Pedagogo ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-23.
  2. (Ingelesez) «Definition of PEDAGOGY» www.merriam-webster.com . Noiz kontsultatua: 2019-09-23.
  3. (Ingelesez) «Pedagogy definition and meaning | Collins English Dictionary» www.collinsdictionary.com . Noiz kontsultatua: 2019-09-23.
  4. «Pedagogia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - UPV/EHU» hefa . Noiz kontsultatua: 2019-09-23.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.